Olaizola II-Rezustak garaipen batekin ekin diote Binakako Txapelketari (22-12)

Lizarrako pilota jaialdian Olaizola II-Rezusta eta Artola-Aranguren izan dira nor baino nor Eskuz Binakako aurreneko jardunaldiko partidan. Partida hobeto hasi dute Olaizola II-Rezustak eta 6-0 aurreratu dira markagailuan. Hala ere, bost tanto jarraian eginda Artolak eta Arangurenek neurketari eustea lortu dute. Atsedenaldira lau tantoko abantailarekin iritsi dire gorriak, baina hortik aurrera aldea handitzen joan dira eta azkenean 22-12 nagusitu dira Olaizola II-Rezusta.

Aurreneko partidan, Salaberria-O.etxebarriak 22-8 gainditu dituzte Egiguren V-Ruiz Binakako Promozio Txapelketako partidan.

Emaitza: Olaizola II-Rezusta 22-12 Artola-Aranguren
Partidaren iraupena: 55 minutu
Pilotakadak: 450
Gorriz (Olaizola II-Rezusta): 8 tanto egin dituzte eta 5 galdu
Urdinez (Artola-Aranguren): 7 tanto egin dituzte eta 14 galdu
Lehenengo partida: Egiguren V-Ruiz 8-22 Salaberria-O.Etxebarria

2021-01-02

Azken albisteak

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

2026-10-31

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

Lasok 22-13 irabazi dio Zabalari Labriten, eta P.Etxeberriak 22-11 gainditu du Elordi Bizkaia Frontoian. Serie Bn, Amiano eta Zubizarreta IV.a finalerdietara sailkatu dira.

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

2026-10-30

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

Peña II.ak 22-15 galdu du Altuna III.aren aurka Tolosan final-laurdenetako hirugarren eta azken jardunaldian, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store