OLAIZOLA II.AREN BERRAGERPEN BIKAINA PARTIDU HANDI BATETAN

Aimar Olaizolaren kantxetara itzultzea bikain suertatu da. Aldageletan, teknikariak, medikoa eta Asegarceko pilotariarekin lan egin duten fisioterapeutak oso pozik agertu dira goizuetako pilotariak jokatu duen lehen partidua ikusita.

Olaizola II.a ere kontent azaldu da komunikabideen aurrean eta “garrantzitsuena inolako minik ez sentzitzea eta konfidantza hartzea zela” esan du.

Partiduari buruz, esan behar da lehen zatian Apraizek ez duela Berasaluze VIII.ari airea kentzen asmatu eta Berrizko pilotariak makina bat tanto lortu du. Gainera Beloki asko gozatu da eta Alexis inongo arazorik menpean hartu du.
Bigarren zatian ordea, aurrelari nafarrak bikotearen ardura bota du bere bizkarrean eta Beloki zigortzeaz gain aurreko lerroak bilatu ditu eta min egin dio Berrizko aurrelariari.

Bere hogeita hamaikagarren urtebetetzea zela eta jaialdiko gainerako pilotariek ustegabeko ospakizun egin zioten Olaizolatarren anai txikiari.

2019-03-22

Azken albisteak

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

2026-10-31

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

Lasok 22-13 irabazi dio Zabalari Labriten, eta P.Etxeberriak 22-11 gainditu du Elordi Bizkaia Frontoian. Serie Bn, Amiano eta Zubizarreta IV.a finalerdietara sailkatu dira.

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

2026-10-30

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

Peña II.ak 22-15 galdu du Altuna III.aren aurka Tolosan final-laurdenetako hirugarren eta azken jardunaldian, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da.

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

2026-10-25

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

Gaur arratsaldean Logroñoko Adarragan Zabalaren aurka galdu eta gero, final-laurdenetako azken jardunaldian garaipena lortu beharko du Altuna III.aren aurka 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietara sailkatzeko. Serie Bn, Zubizarreta III.ak irabazi egin dio Rekalderi, eta finalerdietarako txartela lortu du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store