OLAIZOLA II.AK PRONOSTIKOAK BETE DITU MERINO II.A MENPERATUZ ETA MTZ. DE IRUJORI AURRE EGINGO DIO FINAL LAURDENETAN

Olaizola II.ak EPELen Eskuz Banakako Txapelketako final laurdenetarako txartela lortu du gaur Iruñeko Labrit pilotalekuan Merino II.aren aurkako partiduan 22-5 irabazi eta gero.
Markadoreak dion bezala partiduan kolorerik ez da izan eta gehien bat sakez (6), gantxo eta sake-erremate jokaldien bidez mendean hartu du Aimarrek errioxarra.

Merinok ez du ezer egiterik izan aurkariari aurre egiteko.
Olaizola II.ak Mtz. de Irujoren aurka kjokatuko du final laurdenetan.

Zornotzan ezin izan da

Urrutikoetxeak ez du EPELen Eskuz Banakako Txapelketako final zortzirenetarako txartela lortzerik gaur Zornotzako Amorebieta IV.a pilotalekuan Retegi BIren aurka 22-12 galdu ostean.

Presioak zaratamoko pilotariak harrapatu du eta ez du bere jokoa egiten asmatu. Gainera aurkariak bera baino experientzia duela erakutsi du eta nahiz eta tarte batzuetan biak piloteoan aritu, Julenek askoz ere errazago bukatu ditu tantoak.

2019-03-22

Azken albisteak

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

2026-11-15

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

Amezketakoak 22-13 irabazi dio Muruari Arrasaten, eta hirugarren amaitu du txapelketa.

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store