OLAIZOLA II.AK ” PARTIDUA EZ DA MUNGIAKO HORRENBESTE LUZE IZANGO”

Aimar Olaizolak eta Oier Mendizabalek Asegarceren partetik eta Juan Mtz. de Irujok eta Mikel Beroizek Aspe ordezkatuz bat egin dute Labrit pilotalekuan datorren larunbatean jokatuko duten EPELen Binakako Txapelketako finalaurdenetako ligaren partidurako pilotak aukeratzeko.

Bi bikoteek ez diote inongo eragozpenik Juan Mari Juaristi hautatzaileak aurkeztu dien otarreari eta bilatzen zituzten pilotak hartu dituzte.

Lau pilotariak prenstaurrekoan azaldu dira eta Asegarceko bikotearen aldetik honako adierazpenak egin dituzte:

“Gu gustora geratu gara, Mungian atera genituenak baino pixka bat motelagoak dira. Frontisetik gutxi ateratzen dira baina azpitik ondo doaz.
Eurenek bote apur bat handiago dute baina politak dira ere.
Orain arte erakutsi dute sendo dabiltzala txapelketan eta oso partidu zaila izango delakoan gaude. Beroiz hasiberria den arren agerian utzi du soberako maila baduela.
Larunbatean puntu lortzea oso garrantzitsua izango da, ligako gainerakoak bezala.
Mungian jokatutako partida kontutan izanda, larunbaterarte gehien bat fisikoa landuko dugu.
Partidua prinzipioz ez da luzea izan behar bi aurrelariak errematatzaileak dira eta”.

Mtz. de Irujo-Beroiz: 106,9-105,7-106,2 g.
Olaizola II.a-Mendizabal II.a: 103,5 105,8 103,9 g.

Olaizola II.a eta Mendizabal II.aren adierazpenak entzun nahi badituzu zapaldu hemen.

zapaldu hemen

Hautaketa Irunen

Berasaluze VIII.a-Begino eta Xala-Zubieta ere Irungo Uranzu pilotalekuan egon dira dagokien pilota aukeraketa gauzatzen.
Ostiral honetan izango da partida 22:00 etatik aurrera eta bertan ere puntu baliogarri bat izango da jokoan.

Asegarceko pilotariek 106,2-105,1 eta 105,5 gramoko larruzkoak bereiztu dituzte Aspekoek 106,4-104,4 eta 105 gramokoak aukeratu dituzten bitartean. Bi sortak alderatuta Pablo eta Aritzenak indar gehiago omen du.

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak garaipenarekin ekin dio 4 1/2 Eusko Label Txapelketari

2026-10-17

P.Etxeberriak garaipenarekin ekin dio 4 1/2 Eusko Label Txapelketari

P.Etxeberriak 22-19 irabazi dio Ezkurdiari Amorebieta-Etxanon jokatu den final-laurdenetako ligako lehen partidan. Serie Bn Rekaldek eta Zubizarretak Apezetxea II.ari eta Amianori irabazi diete hurrenez hurren.

Peña II.ak lortu du azken txartela

2026-10-12

Peña II.ak lortu du azken txartela

Peña II.ak 22-4 gainditu du Artola Tolosan eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako liga jokatuko du. Serie Bn Eskiroz sailkatu da.

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

2026-10-11

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

Senarrek 22-10 galdu du min hartuta zegoen Darioren tokia bete duen Muruaren aurka Lekunberrin, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako ligatik kanpo geratu da.

Laso final-laurdenetan izango da

2026-10-10

Laso final-laurdenetan izango da

Lasok 22-10 gainditu du Jaka Iruñeko Labriten jokatutako final-zortzirenetako kanporaketan. Serie Bn, Salaberriak Egiguren V.a kanporatu du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store