OLAIZOLA II.AK “OGETAN HARTUTAKO SEI SAKEEK EZ DUTE HAINBESTE GARRANTZIA”

Aimar Olaizolak eta Juan Mtz. de Irujok bat egin dute goizez Donostiako Atano III.a pilotalekuan datorren astelehenean jokatuko duten Lau eta Erdiko txapelketako finalerako pilotak aukeratzeko. Jende pila bat batu da ekitaldia ikusteko beste finaletan bezala.
Bi protagonistek gustora geratu dira; Goizuetakoak frontisetik gutxi ateratzen eta lurretik arin ibiltzen diren pilotak hartu ditu, Iberokoak bote gehiagokoak bereiztu dituen bitartean. Olaizolaren ustez horietatik baten botea nabarmentzekoa da.

Prentsaurrekoan zera esan du Asegarceko pilotariak:
“Ondo heldu naiz finalera, ilusioz eta gauzak ahalik eta hoberen egiteko asmoarekin.
Ogetan hartu nituen sei sakeek ez dute hanbeste garrantzia. Buruz buruko partiduetan horrelako zifrak ohi izaten da. Egian esan, entrenamenduetan ez diot tarte berrezirik eman.
Finalean betidanik egin dudan jokuaz arituko naiz, hau da, luze eman eta aukera denean tantua bukatuko dut.
Juanek partiduei abiadura eta erritmoa jartzen dien pilotaria da, hortaz neurketa azkarra izango da”.

Hona hemen pisuak:
Olaizola II: 105,4 – 104,4.
Mtz. de Irujo: 105,9 – 105,4.

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store