OLAIZOLA II.AK “LASAI NAGO”

Aimar Olaizola tentuz prestatzen ari da datorren igandean Donostiako Atano III.a pilotalekuan Eskuz Banakako txapelketako finalerdiari dagokion Xalaren contrako partida.

Goizuetako aurrelariak lasai dagoela dio eta egunotan bere prestaketa ondo egiten ari dela baieztatu du www.asegarce.com -i.

Joan den astelehenean Belokirekin egin zuen entrenamendu saioa eta asteartean eta gaur egoera fisikoa lantzeari ekin dio. Horretarako mendi txangokak, lasterketa eta estiramenduak egin ditu. Bihar, pilota aukeraketan, eskuak apur bat landu baino ez du egingo eta iganderarte tono fisikoa mantentzeari ekingo dio.

Aimarrek norgehiagoka zaila izango dela uste du, Xalaren jokua ezberdina dalako “ezkertia da , botez ondo dabil eta eskubiko bolea oso ona dauka” esaten du goizuetarrak.

Eskuz banaka jokatzeko armarik egokienak ezagunak direla uste du Olaizola II.ak “menperatu arte tantua landu eta aukera ona dagoenean bukatzen saiatzea da gakoa”.

Donostia Goizuetatik hurbil dagoenez, herriko jende asko joango omen da Olaizola II.ari animoak ematera patiduan jokuan asko du eta.

OLAIZOLA II.AK “LASAI NAGO”

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store