Olaizola II.ak eta Beroizek garaezintasuna galdu dute Ogetan

Hamabost jardunaldi jarraian garaitugabeak izan eta gero, Olaizola II.ak eta Beroizek lehendabiziko porrota jaso dute Euskadi Goza ezazu Binakako Txapelketako finalerdietako bigarren partidan, Titin III.a eta Merino II.aren aurrean 22-20 menderatuta.

Aipatu behar da, garaipen honekin, Augusto eta David finalean sartu direla, beren aurkariak, Xala-Laskurainek eta Olaizola II.a-Beroizek ostiral honetan Bizkaia frontoian jokatuko duten partidaren irabazleak izango direlarik.

Partida orekatua suertatu da, berdinketa ugariekin eta kantxako bi zonaldetan lehia ederrak ikusi ahal izan dituzte Ogeta pilotalekua bete duten pilotazaleek.
Aurrealdean, Titin III.ak eta Olaizola II.ak euren arteko partida guztietan eskaini ohi duten erremate sorta ikusgarria plazaratu dute Gasteizko frontoian.

Atzealdean, antzeko borroka egin dute Mikel Beroizek eta David Merinok, baina kasu honetan Villar de la Torreko atzelaria garaile atera da, partidako onena izan dela.

Datuak:
34 min
714 pilotakadak.
Titin III: sakerik ez, 8 tanto, 5 huts.
Olaizola II: sakerik ez, 9 tanto, 6 huts.
Merino II: 2 tanto, 4 huts.
Beroiz: tanto bat, 6 huts.
Marcador: 1-2 5-2 7-5 10-10 11-11 11-15 14-15 14-17 17-17 18-18 19-19 20-20 22-20

2019-03-22

GALERÍA

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store