OLAIZOLA II.AK ETA BEROIZEK BEREN HIRUGARREN PUNTUA LORTU DUTE

Olaizola II.ak eta Beroizek Euskadi Goza ezazu Binakako Txapelketako ligako beren hirugarren puntua eskuratu dute gaur Bizkaia frontoian Titin III.a eta Merino II.aren aurka jokatu duten partiduan 15-22 menderatuta.

Errematez jositako partidua izan da eta bildu diren 1.000 pilotazaleek disfrutatu dute.
15-16 markadorea zela, oreka izan da nagusi Titin III.aren erremate ederrei esker, baina ondoren Olaizola II.ak bostgarren martxa sartu du eta 22rarte joan dira urdinak.

Albisuren erakustaldia Tolosan

Berasaluze VIII.ak eta Albisuk Xala eta Laskuraini 9-22 irabazi diete Tolosako Beotibar pilotalekuan, Albisuk egin duen erakustaldiko partiduan.
Ataungo atzelariak zartako ikaragarriak eman ditu Laskuraini partidu osoan zehar bizkarra emanez eta Xalari airea kenduz.

2019-03-22

Azken albisteak

Zabalak garaipenarekin itxi du 4 1/2 Eusko Label txapelketako final-laurdenetako lehen jardunaldia

2026-10-18

Zabalak garaipenarekin itxi du 4 1/2 Eusko Label txapelketako final-laurdenetako lehen jardunaldia

Zabalak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari final-laurdenetako ligako lehen jardunaldia itxi duen partida. 4 1/2 Serie B Txapelketan, Bakaikoak Eskirozi irabazi dio.

Peña II.ak, Bilbon, eta Muruak, Azkoitian, lehen puntua lortu dute final-laurdenetako lehen jardunaldian

2026-10-17

Peña II.ak 22-11 gainditu du Laso Bizkaia Frontoian, eta Muruak 22-19 irabazi dio Elordiri Azkoitiko Gurean. Serie Bn, Zubizarreta III.ak 22-12 irabazi dio Salaberriari.

P.Etxeberriak garaipenarekin ekin dio 4 1/2 Eusko Label Txapelketari

2026-10-17

P.Etxeberriak garaipenarekin ekin dio 4 1/2 Eusko Label Txapelketari

P.Etxeberriak 22-19 irabazi dio Ezkurdiari Amorebieta-Etxanon jokatu den final-laurdenetako ligako lehen partidan. Serie Bn Rekaldek eta Zubizarretak Apezetxea II.ari eta Amianori irabazi diete hurrenez hurren.

Peña II.ak lortu du azken txartela

2026-10-12

Peña II.ak lortu du azken txartela

Peña II.ak 22-4 gainditu du Artola Tolosan eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako liga jokatuko du. Serie Bn Eskiroz sailkatu da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store