Goizuetako aurrelariak gaur jokatuko du azken partida Oiartzunen. Imaz oiartzuarrarekin batera aterako da Madalensoroko kantxara Urrutikoetxea eta Arangurenen aurka jokatzeko.
Jaialdia 22:00etan hasiko da Alberdi-Larunbe eta Larrazabal-Erasunen arteko partidarekin.
Olaizola II.ak Oiartzunen jokatuko duen azken partidarako sarrerak entradasfronton web-orrialdean eskuratu daitezke.
Eta igandean, Aimar Olaizolak agur esango dio Ogeta frontoiari. Oroitzapen onez betetako frontoia da Aimarrentzat, non aurrelari nafarrak bost txapel irabazi dituen.
Olaizola II.ak Mariezkurrena II.arekin osatuko du bikotea Jaka-Arangurenen aurka jokatzeko.
Gasteizerako sarrerak entradasfronton web orrialdean eskuratu daitezke.
2021-10-29
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA