Olaizola II.ak agur esango die Azpeitiari eta Labriti asteburu honetan

Goizuetako aurrelariak bihar jokatuko du azken partida Azpeitian. Mariezkurrena II.arekin batera aterako da Izarraitzeko kantxara Peña II eta Albisuren aurka jokatzeko.

Jaialdia 22:00etan hasiko da Alberdi pilotari azpeitiarraren eta Zabalaren arteko 4 1/2ko Promozio Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako partidarekin.

Olaizola II.ak Azpeitian jokatuko duen azken partidarako sarrerak entradasfronton web-orrialdean eskuratu daitezke.

Eta larunbatean, Aimar Olaizolak agur esango dio Labriti. Aurrelari nafarrak arratsalde gogoangarriak eskeini ditu pilotaleku honetan bere ibilbide profesionalean, eta agurreko partida berezia izango du. Iruñerako sarrerak aspaldi agortu ziren.

2021-10-21

Azken albisteak

Salaverri II.ak kontratua berritu du Baikorekin

2026-11-20

Salaverri II.ak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Ruben Salaverri akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte batez luzatzeko.

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

2026-11-15

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

Amezketakoak 22-13 irabazi dio Muruari Arrasaten, eta hirugarren amaitu du txapelketa.

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store