OLAIZOLA II.A FRONTOIAN PILOTAN ARITZEN DA JADANIK

Legutianoko Gaztedi Alai pilotalekua Olaizola II.ak frontoian egin zuen lehen entrenamenduaren eskenatokia bihurtu zen astelehenean joan den apirilean eskuin belaunean lesioa jaso zuenetik.

Saioa arratsaldeko hiru t´erdietan hasi zen eta ordu erdiz, lasterketak frontisetik erreboteraino aurrerantz eta atzerantz, alde batetik besterako mugimenduak eta sakeak egiteari ekin zion Asegarceko pilotariak. Berarekin batera Itxaso Sanchez fisioterapeuta, Iñigo Abad pilotari afizionatu ohia eta egun Baskoniako Hiriko USP zentroko prestatzaile fisikoa eta Iñigo Simon Asegarceko medikua egon ziren.

Aipatu behar da kantxa osoan zortzi tantura buruz buruko partidutxoa jokatu zutela Abad eta Aimar eta bitxikeria moduan garaipena goizuetarraren alde izan zen 8-7 markadoreaz.
Entrenamendua bukatu ondoren Asegarceko pilotariak oso ondo sentitzen zela esan zuen.

Hemendik aurrera astean hiru saio egingo ditu Olaizola II.ak

2019-03-22

Azken albisteak

Arangurenek kontratua berritu du Baikorekin

2026-06-01

Arangurenek kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Aitor Aranguren akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte bat luzatzeko.

Artola eta Dario lehenengo txapela irabazten saiatuko dira igandean

2026-05-27

Artola eta Dario lehenengo txapela irabazten saiatuko dira igandean

Artolarentzat bere bigarren buruz buruko finala izango da, eta Dariorentzat bere lehenengo final handia.

Lasok hirugarren postuan bukatu du Buruz Buruko Txapelketa

2026-05-24

Lasok hirugarren postuan bukatu du Buruz Buruko Txapelketa

Lasok 22-8 irabazi dio Larrazabali Tolosako Beotibarren jokatu duten 3. posturako partidan.

Amianok Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketa irabazi du

2026-05-23

Amianok Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketa irabazi du

Irundarrak 22-7 gainditu du Murua Iruñeko Labrit pilotalekuan, eta Buruz Buruko Serie Bko txapela jantzi du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store