OLAIZOLA II.A ETA PEÑAGARIKANO, LEKEITIOKO SAN ANTOLIN TORNEOKO TXAPELDUNAK

Olaizola II.a eta Peñagarikano Lekeitioko San Antolin Torneoko txapeldunak gertatu dira Berasaluze VIII.a eta Beginori 12-22 irabazi ondoren.
Aimar Torneoko pilotari onena izendatu du prentsak. Goizuetako pilotaria partidua bere gain hartzera etorri da Peñagarikano lagunduz eta lan asko eginez. Horretaz aparte, bere ohiko trebatasuna erakutsi du errematatzera sartu den bakoitzean.

Berasaluze VIII.ak ez du finalerdian hainbeste asmatu eta gainera aurkariaren mailak ere erabateko eragina izan du.
Peñagarikanok partida ona jokatu du, seguru eta lan handia eginez.
Beginok tarteka erakutsi du bere joa baita huts batzuk egin ere.

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store