OLAIZOLA II.A 2007KO BANAKAKO TXAPELDUNA

Aimar Olaizolak 2007ko Eskuz Banaka Txapeldun bihurtu da Donostiako Atano III.a pilotalekuan Abel Barriola 22-10 maisutasun handiz mendean hartu eta gero.
Goizuetako aurrelaria erabat konzentratuta atera da kantxara eta 7-0 partziala lortu du. Eskubiz ederto astindu du pilota eta aurkaria 8 eta 9 koadroen artean euki du pilota baztertu duelarik.
8-10era hurbildu da Barriola baina bizpairu huts egin du leitzarrak eta Aimar berriro ere gora joan da berak ateratako pilota zakar bati esker.
Goizuetako pilotariak oso final argia jokatu du eta berak egiten duen moduan opari gutxi eta min egiten dituzten pilotakadak eman ditu.

2013-02-26

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store