OLAIZOLA I: “BOST SAKE BESTERIK EZ HARTZEA SINATUKO NUKE”

Asier Olaizolak eta Yves Xalak alde batetik eta Kokak eta Beginok eguerdian bat egin dute Labrit pilotalekuan datorren larunbatean jokatuko diren eskuz banakako hamaseirenetako kanporaketarako pilotak hautatzen.
Bi bikoteek lau loteak politak direla azaldu dute eta ez dute inongo xexarik bota izan.
Aukeraketa egin eta gero prentsaurrekoan agertu dira banan banan eta hauexek dira denen adierazpenak:

– Olaizola I
“Materialari buruz frontisetik ateratzen diren pilotak aukeratu ditut nolabait bere bolea ekiditzeko. Entrenatzen ondo egon nahiz aste honetan polenaren alergia pixka bat euki arren. Eskuetatik arazorik ez.
Xala pilotari zaila da errekurtso askokoa alegia. Nahiz eta ezkertiarra izan eskubiaz kriston boleak botatzen ditu.
Entrenamenduetan sakeak landu ditut, jakina. Bost besterik ez hartzea sinatuko nuke oraintxe”.

– Xala
“Nere pilotak jokatzeko eratakoak dira arinagoak. Asierrenak bote gehiagokoak omen dira, azkarragoak. Partiduari begira fresko nago. Zaila izango da, gainera nabaritu dut errestoan hobetu dala berak”.

Gerra psikologikoa

– Koka
“Pilota biziak hartu ditut nik bera mugiarazteko eta pilotari ondo ematen kokatuta egon ez dadin. Aritz jokuarekin dabil. Nere ezkerra ez da beste mundukoa baina ni irabaztera irtengo naiz posibilidadeak hor daudelako. Nire armetariko bat aldageletan zirika sartzea da ea bera urdurik jartzen den.
Binkako txapelketan primeran konpondu ginen. Pertsona bezala lagun aparta da”.

– Begino
“Behetik ondo dihoazten pilotak hautatu ditut bote gutxikoak. Tolosan sake onak egin nituen ea larunbatean antzekoak ateratzen diren.
Gerra psikologikoa horrek ez ohi dit eragin.
Koka aurrean jokaldi ausartak egiten dituena pilotaria da edonor sustoa emateko gai dena alegia.
Pascualeren estiloarekin alderatuta arras ezberdina da Juantxo”.

2019-03-22

Azken albisteak

Artola eta P.Etxeberria finalerdietako azken txartelaren bila aterako dira azkenengo jardunaldian

2025-04-27

Artola eta P.Etxeberria finalerdietako azken txartelaren bila aterako dira azkenengo jardunaldian

P.Etxeberriak 22-21 irabazi dio Elordiri Zumaian, Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligan. Azken jardunaldian Artola eta P.Etxeberriaren artekoa irabazten duenak finalerdietarako txartela lortuko du. Emaitza honek Laso sailkatu du eta Elordi aukerarik gabe utzi du.

Lasok bigarren puntua lortu du final-laurdenetako ligan

2025-04-26

Lasok bigarren puntua lortu du final-laurdenetako ligan

22-13 irabazi dio Artolari Iruñeko Labriten, Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako bigarren jardunaldian.

Zumaiak Elordi eta P.Etxeberriaren arteko final-laurdenetako lehia hartuko du igande honetan

2025-04-23

Zumaiak Elordi eta P.Etxeberriaren arteko final-laurdenetako lehia hartuko du igande honetan

Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligan lehen puntua eskuratzen saiatuko dira Elordi eta P.Etxeberria igandean Zumaiako Aitzuri pilotalekuan.

Artola eta Laso finalerdietara matematikoki sailkatzen saiatuko dira asteburu honetan

2025-04-22

Artola eta Laso finalerdietara matematikoki sailkatzen saiatuko dira asteburu honetan

Artolak eta Lasok elkarren aurka jokatuko dute larunbat honetan Iruñeko Labriten, Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako bigarren jardunaldian

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Google Play App Baiko en Apple Store

App Baiko en Apple Store