OLAIZOLA ETA BELOKI FINALEAN DIRA LABRITEN GONZALEZ ETA PASCUAL MENDERATUTA

Asier Olaizolak eta Ruben Belokik Xala eta Eulateran kontra jokatuko dute 2007ko EPELen Binakako Txapelketako finalean Labriten Gonzalez eta Pascual 22-11 partidu argi batetan menderatu ostean.
Gorriek hasiera indartsua egin dute 8-0 markagailuan jarriz eta urdinak urdurik utziz. Asier Olaizolak bolea sendoa atera du eta min handia eragin dio Gonzalezi. Goizuetarrak hasieratik eraso jokua erakutsi du ezker hormara egindako kortada luzeez eta gainera Pascualek Belokiri botatako baztertutako pilota asko kenduz.
Belokik partidu ederra egin du. Gonzalezi airea kendu dio, defentsa bikaina erakutsi du eta kolpez ederto aritu da.
Gonzalez eta Pascual korrika eta presaka ibili dira aurkarien hasierak behartuta eta huts batzu egin dituzte. Pascualek ondo astindu du pilota errebote bat lortuz baina kale batzu ere egin ditu.
Belokiren pegada dela eta Gonzalezek ez du nahi beste sartzeko aukera izan eta tantu batzu lortu arren pilota dexente galdu du.

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store