Oharra EPEL – Esku Pilota Enpresen Ligako Lehiaketako Epailearen akordioa, 2020ko 1. Mailako Binakako Txapelketari Buruzkoa

Bilbo, 2020ko azaroaren 18a

KONTUAN HARTUZ

1. 2020ko urriaren 10ean Bizkaia pilotalekuan jokatzekoa zen jaialdiko aktan honako hau adierazi zutela epaileek: “…honako pilotari hauek bakarrik agertu dira: EZKURDIA eta BIKUÑA”. AGIRRE eta ALBISUK osatutako bikotea ez zen agertu EPELeko Binakako Txapelketako finalerdietako hirugarren jardunaldiko partidan.

2. 2020ko urriaren 10ean, aurreko paragrafoan adierazitakoa oinarri hartuta, EPELeko Lehiaketa Epaileak erabaki zuela bikote bateko kideek, greba-eskubide legitimoa erabiltzeagatik, ez bazuten parte hartzen jokatu behar zuten Txapelketako partidan, partida hori galdutzat eman behar zitzaiela sailkapen-ondorioetarako, eta jokatu behar zuten bikotearen aldeko 22 eta 0-eko emaitza ezarri behar zela.

3. 2020ko urriaren 16an, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Gizarte Salak Auto bat jakinarazi ziola EPELi. Auto horretan, “2020ko urriaren 18rako aurreikusitako EPELen Binakako Txapelketako finala eteten zen”, eta Autoa alde bakarra entzunda eman zen (EPEL entzun gabe eta entzuteko-izapiderik eman gabe), AGIRRE eta ALBISU pilotariek proposatutako kautelazko neurrien prozeduraren barruan.

4. EPELek Pilotari Profesionalen Elkartearen idazkia jaso duela 2020ko azaroaren 17an. Idazki horretan, AGIRREK eta ALBISUK egindako eskaera onartzea eskatzen da, EPELeko Lehiaketa Epaileak 2020ko urriaren 10ean xedatutakoa ondoriorik gabe uzteko, eta, horrela, finalerdiko partida jokatu ahal izateko.

5. 2020ko azaroaren 18an, AGIRRE eta ALBISU pilotariek atzera egin dutela Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Gizarte Salan aurkeztutako demandan. Demanda horretan, erabaki behar zen EPELeko Lehiaketa Epailearen 2020ko urriaren 10eko erabakiak AGIRRE eta ALBISU pilotarien grebarako eskubidea urratu zuen ala ez.

6. Binakako Txapelketaren Erregelamenduaren 5. puntuaren arabera: “Erregelamendu honen edukiari buruz sor daitezkeen gatazkak ebaztea, dela interpretazioaren gainean, dela egitatezko kasu bat jasotzen duen xedapenik ez egotearen ondorioz, EPELeko lehiaketako epaile bakarrari dagokio, eta horren erabakia apelaezina izango da”.

7. Kontuan hartuta demandatzaileek beraiek (AGIRREK eta ALBISUK) aurkeztutako demandan atzera egin dutela, eta, ondorioz, uko egin diotela beraien aldetik hasitako prozedurari; Pilotari Profesionalen Elkarteak bi kirolariei egindako eskaera eta babesa onartu dituztela; kirolaren jurisdikzio-batzordeek kontuan hartzen duten lehiaren aldeko printzipioa aplikatuz; eta EPELen lehiaketetan normaltasun-egoera lortzeko alde guztien arrazoizko interesarekin; lehiaketa-organoa, kontuan hartuta EPELeko 1. mailako Binakako Txapelketaren garapen normalari eragingo lioken ezohiko egoera,

ERABAKITZEN DU

Lehenengo. – Onartzea, salbuespen gisa, bertan behera geratzen direla 2020ko urriaren 10ean sinatzen duen honek hartutako erabakiaren ondorioak, nahiz eta ezin den kontuan izan aipatutako ebazpenak – eskumenekoak soilik diren ondorio eta izaerarekin –bi kirolarien grebarako eskubidea urratu zuela, AGIRREK eta ALBISUK atzera egin dutelako aurkeztutako demandarekin.

Bigarren. – 2020ko urriaren 10ean sinatzen duen honek hartutako erabakiaren ondorioak baliogabetu ondoren, ezartzea EPELeko 1. mailako Binakako Txapelketako Ezkurdia – Martija eta Agirre – Albisu bikoteen arteko finalaurreko partida 2020ko abenduaren 4an jokatu beharko dela, eta 2020ko abenduaren 8a adierazi beharko dela txapelketa horretako finala jokatzeko eguna.

Hirugarren. – Erabaki honen eraginpean dauden pilotariei akordioa jakinaraztea.

Laugarren. – Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Horixe da goiburuan adierazitako lekuan eta egunean adostutakoa.

Borja Oses Garcia
EPELeko Lehiaketa Epailea

2020/11/18

Azken albisteak

Peña II-Salaverri II.a Binakako Serie B Txapelketako txapeldunorde geratu dira

2026/03/21

Peña II-Salaverri II.a Binakako Serie B Txapelketako txapeldunorde geratu dira

Peña II.ak eta Salaverri II.ak 22-18 galdu dute Murua-Gabirondoren aurka Bergaran jokatutako finalean.

Buruz Buruko 2026 Txapelketako tokiak eta datak

2026/03/20

Buruz Buruko 2026 Txapelketako tokiak eta datak

Igande honetan hasiko da kanporaketa fasea Zumarragan, eta final-zortzirenak apirilaren 3an hasiko dira Bastidan.

Peña II-Salaverri II.a eta Murua-Gabirondo Binakako Serie B Txapelketako txapelaren lehian arituko dira

2026/03/18

Salaverri II.ak, eskuko mina gaindituta, eta Peña II.ak, Murua-Gabirondoren aurka jokatuko dute larunbat honetan Bergaran

Laso-Albisuk eta Altuna III-Ezkurdiak emango diote amaiera 2026ko Binakako Txapelketari

2026/03/17

Laso-Albisuk eta Altuna III-Ezkurdiak emango diote amaiera 2026ko Binakako Txapelketari

Nafarroa Arenako finalak Binakako Txapelketari amaiera emango dio Laso-Albisu eta Altuna III-Ezkurdia bikoteen arteko neurketarekin.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store