Oharra EPEL – Bertan behera geratu da 3. eta 4. postua erabakitzeko partida

EPELEKO LEHIAKETA EPAILEAREN ERABAKIA

2022ko maiatzaren 16a

KONTUAN HARTUTA:

1.- 2022ko maiatzaren 16an, Aspe Pelota enpresak EPELi jakinarazi diola ALTUNA III.a pilotariak, bere eskuaren egoera dela eta, ezin duela parte hartu aurreikusita zegoen egunean Jakaren aurka jokatu behar zuen Buruz Buruko Txapelketako 3. eta 4. posturako partidan.

2.- Lehiaketaren araudiak ez duela aurreikusten atzerapenik.

3.- Lehiaketaren araudiak ezartzen duela, “pilotari batek ezin badu
3. eta 4. posturako partida jokatu, partida galdutzat emango zaio, eta emaitza hori kontuan izango da ranking-a edo edizio honetako Txapelketako sailkapena egiteko orduan”.

Horregatik guztiagatik, honako hau
ERABAKI DUT:

JAKA, 2022ko EPELeko Buruz Buruko Txapelketako 3. sailkatua dela, eta ALTUNA III.a, berriz, 4. sailkatua izango litzateke.

Erabakitakoaren aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Borja Osés García. EPELeko Lehiaketa Epailea.

2022-05-16

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store