Oharra – Bilera

GREBA BATZORDEARI (Bilera 2020-10-20)

BAIKO KIROLA S.L.

I. Baiko Kirola S.L.-k, aurreko bileran adierazi zuen bezala, onartzen du pilotari profesionalen artean erreklamazioak daudela aldaketak gerta daitezen zuzendaritzarekiko elkarrizketan, kontratu-baldintza batzuen erregulazioan, entrenamendu-erregimenean edo barne-araudian, eta honen erantzukizuna da eskaera horiek kudeatzea, ahal duen neurrian.
Ildo horretan, idatziz azaldu du aurreko bileran urratsak emateko konpromisoa, baina azpimarratu du prozesu horri behar besteko lasaitasunez heldu behar zaiola pilotari guztiekin, eta, nahitaez, gaur egun diharduen pilota profesionalaren esparruan.
Gatazka hau gainditzen saiatzeaz gain, bere kezka esku-pilota profesionalaren etorkizunera eta etorkizun horrek enpresari eskaintzen dizkion aukeretara zuzenduta dago, kontuan hartuta, gainera, krisialdi ekonomikoak utziko dituen ondorioak.

II. Bestalde, grebaren erantzukizuna ez da enpresarena, grebaren sustatzaileari eta eskubide hori erabiltzea erabakitzen duenari baitagokio.
Horregatik, Greba-Batzordeari eskatzen zaio greba bertan behera utz dezala, beharrezko hausnarketarekin eta plantilla osoak erabakitzen duen bide ordezkaritzarekin dagokion negoziazioa egin dadin. Grebak eragiten duen presioarekin eta presarekin negoziatzeari uko egiten diogu.
Dagoeneko deituta dagoen eta laster egingo den hauteskunde-prozesuak, gainera, elkarrizketa hori prozesu horren ondoriozko ordezkaritzarekin egitea gomendatzen du.

III. Kontratua amaituta duten pilotarien kontratazio berrien prozesuei berrekiteari dagokionez, enpresak errepikatu du ez dagoela eskaera hori osorik onartzeko moduan, bai egungo egoera ekonomikoagatik, bai kirol-jardueraren eskaintza urriagoa legokeen testuinguruan horrek plantillaren gehiegizko dimentsioa ekarriko lukeelako.
Lehiaketa kolapsatuta dagoenez, EPELk erabaki berri du hura osatzen duten enpresei kontratazio horiek egiteko aukerak azter ditzatela eskatzea, EPELren lehiaketa ofizialari eragiten dion gatazka gainditzeko.
Hurrengo egunetan, EPELk zehaztuko du zer urrats egin beharko diren eta zer eragin izango duten enpresa bakoitzean.

IV. Enpresak, halaber, adierazten du, azken bileran planteatu zuen bezala, greba-batzordeak beharrezko baldintza gisa badu duela gutxi plantillako langile batzuekin lortutako soldata-murrizketari buruzko akordioak ondoriorik gabe uztea, ez duela aukerarik ikusten konponbide baterantz aurrera egiteko, eta, gainera, uste du grebari egotz dakiokeen edozein helburu legitimo gainditzen duen eskaera dela, fede txarrez lortu direla aurresuposatuta.

V. Greba Batzordeak planteatutako hitzarmen kolektiboari dagokionez, enpresak, gaur egungo testuinguruan, berriro dio pilotari profesionalen lan-harremanen esparruak itundutako kontratuen baldintzetan eta kirolari profesionalen lan-harreman berezia arautzen duen 1006/85 Errege Dekretuan oinarrituta jarraitu behar duela.
Eredu hori gainditzeak gure jardun-eremuko esku-pilota profesionalaren esparrua erabat berrikustea dakar.
Enpresaren ustez, halaber, ohiz kanpoko egoera batean egonik, osasun-krisi larriaren eta ondoriozko krisi ekonomiko globalaren eraginpean egonik (esku-pilota profesionala ez da krisi horretatik kanpo geratzen), ez da unea Greba Batzordeak bere hitzarmen kolektiboko plataforman eskatzen dituen kostuen gehikuntzak onartzeko (gutxi gorabehera urteko 150.000 euro).

VI. Hala ere, enpresak honako hauek eskaintzen ditu:

– Elkarrizketa-prozesu bat irekitzea entrenamenduen erregimena berrikusteko plantillak izendatutako ordezkariekin.

– Elkarrizketa-prozesu bat abiaraztea plantillak izendatutako ordezkariekin, barne-araudia berrikusteko, eta bertan behera uztea haren aplikazioa, aurrezdik ezarritako gehienezko aldi baterako. Barne-araubideko araudi berriari buruzko adostasunik ezean, oraingoa aplikatuko da berriro.

– Elkarrizketa-prozesu bat irekitzea plantillak izendatutako ordezkariekin lan-baldintzei buruzko gai batzuk aztertzeko.

VII. Enpresak Baiko Kirola S.L.-ri buruzko informazio ekonomikoa eskaintzen du. Informazio hori honako hau da:

– 2018-2019 ekitaldiari dagozkion urteko kontuak, Merkataritza Erregistroan gordailutuak. (1. dokumentua).

 Enpresak 2018-19 ekitaldian izandako diru-sarreren xehetasuna. (2. dokumentua)

– Sozietatearen 2019-20 ekitaldiko diru-sarrerei eta gastuei buruzko behin-behineko datuak. (2. dokumentua)

– 2020-21 ekitaldirako aurrekontu-aurreikuspena. (2. dokumentua).

– Covid-19ak enpresaren ustiapenean duen eraginari buruzko datu ekonomikoak. (3. dokumentua)

Erreklamatutako gardentasun ekonomikoa ezin da hutsaldu, ezta erabili ere, Baiko Kirola SL.-k, esku-pilota profesionalaren sustatzaile gisa garatutako jarduera gainditzen duten esparruak ezartzeko.

Bilbon 2020ko urriaren 20an

Oharra – Bilera

2020-10-20

Azken albisteak

Peña II.ak galdu egin du final-laurdenetako bere lehenengo partidan

2026-04-18

Peña II.ak galdu egin du final-laurdenetako bere lehenengo partidan

Peña II.ak 22-17 galdu du Zabalaren aurka Iruñeko Labriten, eta ezin izan du lehenengo puntua eskuratu. Serie Bn Amianok 22-8 gainditu du Zubizarreta III.a.

Dariok bigarren puntua eskuratu du

2026-04-17

Dariok bigarren puntua eskuratu du

Dariok 22-8 irabazi dio Altuna III.ari Gernikan, final-laurdenetako ligako bigarren jardunaldian. Serie Bn Agirrek min hartu du eta partida utzi behar izan du Alberdi II.aren aurka 6-3 irabazten ari zenean.

Astelehenean, apirilaren 20an, San Fermin Torneorako sarrerak jarriko dira salgai

2026-04-16

Astelehenean, apirilaren 20an, San Fermin Torneorako sarrerak jarriko dira salgai

Astelehenean, apirilaren 20an, eguerdiko 14:00etan, San Fermin 2026 Torneorako sarrerak salgai jarriko dira. Uztailaren 7an hasiko da San Fermin Torneoa eta uztailaren 14an Labriten jokatuko den finalarekin amaituko da.
Nafarroa Arenak San Fermin 4 1/2 Torneoko finala hartuko du uztailaren 7ko goizean, eta finalerdietako ligako partida bat uztailaren 11ko arratsaldean.

Jakak ezin izan du garaipenarekin hasi final-laurdenetako liga

2026-04-12

Jakak ezin izan du garaipenarekin hasi final-laurdenetako liga

Jakak 22-10 galdu du Darioren aurka Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen partidan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store