Oharra 3- (2020/9/10) – Erasunek emaitza positiboa eman du PCR proban

Ohar honen bidez, Baiko Pilota enpresak jakinarazten du, Jon Erasunek emaitza POSITIBOA eman duela egindako PCR proban, beraz, agintariek kasu horietan ezarritako protokoloa jarraitu beharko du eta isolamendu egoeran egon beharko du hamar egunean. Epe hau igaro ondoren, berriro egingo du PCR proba, emaitza negatiboa eman arte. Egoera berdinean dago Beñat Urretabizkaia, aurreztik egindako probak emaitza positiboa eman ondoren.

Horrez gain, Baiko Pilotak jakinarazten du, Iñaki Artola eta Axier Arteaga pilotariak bigarren PCR proba egiteko zain daudela, lehenengo azterketak emaitza negatiboa eman ostean.

Aldi baterako, kirolariek ez dute entrenamendu eta partidetan parte hartuko osasun-agintariek kirol-jarduerara segurtasunez itzultzea posible dela ulertu arte.

Gogorarazi behar dugu, Baiko Pilotak, osasun-agintariek ezarritako COVID-19a zaintzeko eta kontrolatzeko jarduera-prozedurak jarraitzen dituela.

Bukatzeko, Salaverri II.aren kasuan, Baiko Pilotak jakinarazten du osasun agintariek oniritzia eman diotela kirol jarduerara itzuli dadin. Errioxako atzelaria Gautegiz Arteagan izango da ostiral honetan. 

2020-09-10

Azken albisteak

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

2026-10-31

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

Lasok 22-13 irabazi dio Zabalari Labriten, eta P.Etxeberriak 22-11 gainditu du Elordi Bizkaia Frontoian. Serie Bn, Amiano eta Zubizarreta IV.a finalerdietara sailkatu dira.

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

2026-10-30

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

Peña II.ak 22-15 galdu du Altuna III.aren aurka Tolosan final-laurdenetako hirugarren eta azken jardunaldian, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da.

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

2026-10-25

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

Gaur arratsaldean Logroñoko Adarragan Zabalaren aurka galdu eta gero, final-laurdenetako azken jardunaldian garaipena lortu beharko du Altuna III.aren aurka 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietara sailkatzeko. Serie Bn, Zubizarreta III.ak irabazi egin dio Rekalderi, eta finalerdietarako txartela lortu du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store