Oharra – (2021-01-20) – Agirre eta Peña II.a konfinatuta badaezpada

Ohar honen bidez, Baiko Pilota enpresak, pilotarien aldez aurreko baimenarekin, jakinarazten du Asier Agirre eta Jon Ander Peña konfinamendu egoeran daudela SARS-CoV-2 detektatzeko test batean positibo eman zuen pertsona batekin harreman estuan egon zirelako. Horri dagokionez, jakinarazten da, Asier Agirreri eta Jon Ander Peñari egindako detekzio probek emaitza NEGATIBOA eman dutela.

Pilotariek kasu horietan agintariek ezarritako protokoloa jarraitu beharko dute. Aldi baterako, kirolariek ez dute entrenamendu eta partidetan parte hartuko osasun-agintariek kirol-jarduerara segurtasunez itzultzea posible dela ulertu arte.

 Gogorarazi behar dugu, Baiko Pilotak, osasun-agintariek ezarritako COVID-19a zaintzeko eta kontrolatzeko jarduera-prozedurak jarraitzen dituela.

Binakako Txapelketari dagokionez, Zubizarreta III.ak jokatuko du Peña II.aren ordez larunbatean Tolosan.

2021-01-20

Azken albisteak

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

2026-10-31

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

Lasok 22-13 irabazi dio Zabalari Labriten, eta P.Etxeberriak 22-11 gainditu du Elordi Bizkaia Frontoian. Serie Bn, Amiano eta Zubizarreta IV.a finalerdietara sailkatu dira.

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

2026-10-30

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

Peña II.ak 22-15 galdu du Altuna III.aren aurka Tolosan final-laurdenetako hirugarren eta azken jardunaldian, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da.

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

2026-10-25

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

Gaur arratsaldean Logroñoko Adarragan Zabalaren aurka galdu eta gero, final-laurdenetako azken jardunaldian garaipena lortu beharko du Altuna III.aren aurka 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietara sailkatzeko. Serie Bn, Zubizarreta III.ak irabazi egin dio Rekalderi, eta finalerdietarako txartela lortu du.

Lasok berriro galdu du eta finalerdietarako txartela zaildu zaio

2026-10-24

Lasok berriro galdu du eta finalerdietarako txartela zaildu zaio

Lasok 22-13 galdu du Altuna III.aren aurka Donostian eta finalerdietatik urrunago dago, nahiz eta oraindik aukerak dituen. Iruñeko Labriten, Elordik 22-20 irabazi dio Ezkurdiari. Eta Serie Bn, Salaberriak Iruñean eta Bakaikoak Ataunen garaipena lortu dute.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store