Albisteak

Pilotazaleek aukera izango dute asteburu honetan pilota jaialdietara joateko

23/06/21 16:05

Pilotazaleek aukera izango dute asteburu honetan pilota jaialdietara joateko

Asteburu honetatik aurrera, jendeak frontoietara joateko aukera izango du. Hilabete hauetan asko izan dira jaso ditugun sarrera-eskaerak, eta hainbatetan deitoratu dugu eskaera horri ezin erantzun izana.



Asteburu honetan bertan Amezketako (ostirala), Leitzako (larunbata) eta Donostiako (igandea) pilota jaialdietara joateko aukera izango dute pilotazaleek.



Jaialdi bakoitzeko edukiera lurralde bakoitzean unean-unean indarrean dauden xedapenen araberakoa izango da, eta, jaialdietara joango den publikoaren segurtasuna bermatzeko, protokolo bat aplikatuko da osasun-agintariek ezarritako osasun-neurriekin.



Jaialdiei buruzko informazioa Baiko Pilota eta Aspe Pelota webguneetan egongo da eskuragarri, eta sarrerak salmenta ofizialaren bidez eskuratu ahal izango dira, www.entradasfronton.com helbidean.