Albisteak

Lasok errekuperazio prozesuan jarraitzen du eta baja izango da bihar hasiko den San Mateo Torneoan

17/09/22 18:02

Lasok errekuperazio prozesuan jarraitzen du eta baja izango da bihar hasiko den San Mateo Torneoan

Unai Lasok fisioterapia-tratamenduarekin eta kirol-atsedenean jarraitu behar du bere sendatze-prozesuan. Hori dela eta, aurrelari nafarra ez da izango LogroƱoko San Mateo Torneoan. PeƱa II.ak hartuko du bere lekua jokatu behar zituen partidetan.

Torneoa bihar, igandea, hasiko da 17:00etatik aurrera, Urrutikoetxea-Imaz eta Dario-Zabaleta bikoteen arteko finalerdietako ligako lehen norgehiagokarekin.

Zortzi jaialdietara joateko sarrerak entradasfronton.com webgunean eros daitezke.