Albisteak

Laso frontoian entrenatzen hasi da

27/09/22 13:00

Unai Lasok aldakako lesioa sendatzeko bidean jarraitzen du eta gaur goizean proba bat egin du Tolosako Beotibar pilotalekuan.

Errekuperazio prozesuan fisioterapia-tratamendua jaso eta indartze-ariketak egin ondoren, Laso esku pilotaren berariazko kargak eta ariketa teknikoak egiten hasi da.

Unai Laso pozik agertu da gaur egindako probaren ostean, eta 4 1/2 Txapelketara ongi iristea espero du.