Albisteak

EPEL OHARRA - Publikoa pilota jaialdietan

23/06/21 13:38

EPEL OHARRA - Publikoa pilota jaialdietan

2021eko ekainaren 22a


EPELek eta hura osatzen duten enpresek prentsa-ohar honen bidez jakinarazi nahi dugu, gure jarduera garatzen den autonomia-erkidegoetan argitaratu berri diren araudien arabera, asteburu honetatik aurrera pilota jaialdietan ikusleak izango direla.

Jaialdien edukiera lurralde bakoitzean unean-unean indarrean dagoen araudiaren araberakoa izango da.



Pilota jaialdietara joaten diren pertsonen segurtasuna bermatzeko, protokolo bat aplikatuko da osasun-agintariek ezarritako osasun-neurriekin.



Ikusleak, pilota jaialdietara joatera animatzen ditugu, guztiok nahi dugun normaltasuna berreskuratuz.



Jaialdiei buruzko informazioa Aspe Pelota eta Baiko Pilota webguneetan egongo da eskuragarri, eta sarrerak www.entradasfronton.com webgunean eskuratu ahal izango dira.