Albisteak

EPEL OHARRA - Publikorik gabe Buruz Buruko 2021 Txapelketako finalean

18/06/21 21:26

EPEL OHARRA - Publikorik gabe Buruz Buruko 2021 Txapelketako finalean

2021eko ekainaren 18a


2021eko ekainaren 18ko arratsaldean EPELek jakin du, biharko egunean (2021eko ekainaren 19an) Euskadiko LABIk kirol-ekitaldietara publikoa joatearekin lotuta adostutako neurri berriak argitaratu eta indarrean jarriko direla.

Bihar indarrean sartuko den araudiaren arabera, 2021eko ekainaren 20ko Buruz Buruko finalean Bizkaia Frontoian 800 ikusle sartzea posibe izango litzateke.



Hala ere, EPELek ez du uste,igandeko jaialdia egiteko hain ordu gutxi falta direnean, behar diren bermeekin sarrerak saltzeko eta instalazioa eta logistika egokitzeko behar diren lanak martxan jartzea eta antolatzea posible denik.


Hala eta guztiz ere, datorren astean, EPELek eta hura osatzen duten enpresek beharrezko neurriak hartuko dituztelurralde bakoitzeko agintari eskudunek ezarritako edo finkatutako neurriak beteta, osasun-berme eta protokolo egokiekin frontoietara jendea joan ahal izateko.