Albisteak

Baiko Pilotak Buruz Buruko EPEL 2021 txapelketan parte hartuko duten pilotariak iragarri ditu

27/04/21 13:23

Baiko Pilotak Buruz Buruko EPEL 2021 txapelketan parte hartuko duten pilotariak iragarri ditu

Maiatzaren 15ean hasiko den Buruz Buruko txapelketan Baikorekin parte hartuko duten sei pilotarietatik bost aukeratu ditu Baiko Pilotak. Artolak eta Arteagak maiatzaren 7an, ostirala, Zallako Mimetizen jokatuko duten atariko batekin osatuko du seiko zerrenda.



Jaka, Urrutikoetxea, Agirre, Bengoetxea VI, Peña II eta Artola eta Arteaga II.aren arteko atarikoaren irabazlea izango dira Baikok aurkeztuko dituen hautagaiak EPELen 2021 Buruz Buruko txapelketarako.