NORMALTASUNA IRUÑA ETA BERGARAKO AUKERAKETETAN

Datorren larunbatean eta igandean Iruñan eta Bergaran izango diren partiduetako protagonistek inolako arazorik gabe aukeratu dituzte pilotak.
Bengoetxea VI.ak eta Patxi Ruizek 104,8-105,9-104,2 gramotako pilotak aukeratu dituzte. Mtez. de Irujok eta Eulatek berriz 106,4-103,8-106,1 gramotako pilotak hartu dituzte.
Asegarceko intendentea den Roberto Garcia Ariñok esan duenez gorrien pilotak politak eta jokatzeko onak dira.
Aspekoek bereiztu dituztenen artean bi larru bueltakoak dira eta hirugarrena Asegarcek ipini duen loterena da.

Bestalde Bergaran aukeraketa azkarra egin dute, lau pilotariek bi bikoteek 12 minututan nahi duten aurkitu baitute.
Olaizola II.ak eta Zearrak 104,8-104,3-103,4 gramo pisuko pilotak hartu dituzte eta Xalak eta Goñi III.ak 104,6-103,7-104,6 gramotako pilotak bereiztu dituzte. Azken hauenak bizitsuagoak omen dira.

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store