NIK PILOTARI IZAN NAHI NUKE

Asegarceko pilotarien egonaldiko hirugarren egunera iritsi gara eta gazuak ondo baino hobeto doaz. Ur beroko igerileku eta jakuzzietan murgildu, tenisean aritu, danak batera argazki ofizialean agertu etabarreko ekitaldiak egiten dabiltza espedizioko kide guztiak denak pozik eta txatxetan dabiltzalarik. Holako panorama ikusi eta gero nik ere pilotari izan nahi nuke.

Goizean Asegarceko medikua den Iñigo Simonek emandako hitzaldiaren ondoren, taldearen argazki ofiziala egin da Hotel Bainuetxeko aretoan eta jarraian Astoreko jantzi berrien aurkezpena gauzatu da pasarela xelebrean. Publikoaren txaloaren artean pilotariak taldeka pasatu dira arropa berriekin Arnedilloko alkatea den Pedro Montalvo bertan zela.
Arratsaldean herriko eskolako neska-mutikoekin jolasei ekiteko saioa iritsiko da.

NIK PILOTARI IZAN NAHI NUKE

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store