NAGORE, NAFARROAKO LAU T’ERDIKO TXAPELDUNA

Jorge Nagorek lau eta erdian maisua zela erakustsi zuen Iruñako Labriten Nafarroako Lau eta Erdiko lehenengo txapelketako finalean, Patxi Eugiri 22-7 irabaziz.

Tantoen erdiak sakez egin zituen Nagorek eta argi eta garbi nagusitu zitzaion Eugiri. Agoiztarrak partiduaren lehenengo bi tantoak egin zituen baina hurrengo hamalauak Nagorerenak izan ziren. Irurtzungo aurrelariaren pilotakada indartsuak errestatzeko ezinean ibili zen Eugi, eta gero eta urduriagoa agertzen zen kantxan. Zorteak ere ez zuen Eugi gehiegi lagundu eta zazpigarren tantora besterik ezin izan zuen ailegatu.
Agoizkoa partidan ezin izan zen sartu eta norgehiagoka amaituta egindako adierazpenetan pilotak gehiegizkoak zirela salatu zuen oso haserre.

Finalean 146 pilotakada eman ziren 37 minutuetan.

2012-01-31

Azken albisteak

Jakak Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-10-22

Jakak Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Erik Jaka akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Zabalak garaipenarekin itxi du 4 1/2 Eusko Label txapelketako final-laurdenetako lehen jardunaldia

2026-10-18

Zabalak garaipenarekin itxi du 4 1/2 Eusko Label txapelketako final-laurdenetako lehen jardunaldia

Zabalak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari final-laurdenetako ligako lehen jardunaldia itxi duen partida. 4 1/2 Serie B Txapelketan, Bakaikoak Eskirozi irabazi dio.

Peña II.ak, Bilbon, eta Muruak, Azkoitian, lehen puntua lortu dute final-laurdenetako lehen jardunaldian

2026-10-17

Peña II.ak 22-11 gainditu du Laso Bizkaia Frontoian, eta Muruak 22-19 irabazi dio Elordiri Azkoitiko Gurean. Serie Bn, Zubizarreta III.ak 22-12 irabazi dio Salaberriari.

P.Etxeberriak garaipenarekin ekin dio 4 1/2 Eusko Label Txapelketari

2026-10-17

P.Etxeberriak garaipenarekin ekin dio 4 1/2 Eusko Label Txapelketari

P.Etxeberriak 22-19 irabazi dio Ezkurdiari Amorebieta-Etxanon jokatu den final-laurdenetako ligako lehen partidan. Serie Bn Rekaldek eta Zubizarretak Apezetxea II.ari eta Amianori irabazi diete hurrenez hurren.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store