MOVISTAR Plus+ek esku pilota profesionaleko partidak emango ditu

Bainetek eta Movistar Plus+ek bat egin dute esku pilota profesionala zabaltzeko.

Igande honetatik aurrera, uztailak 7, goizeko 11:00etan Movistar Plus+ VAMOS kanalean, Vamos al Frontón esku pilota profesionalaren emankizunak hasiko dira. Sergio Vegasen eskutik, eta Ruben Belokiren kolaborazio bereziarekin, San Fermin Torneoko lehen partidaz gozatu ahal izango du pilotazaleak. 

 Torneoa Iruñeko Labriten jokatuko den norgehiagoka estu honekin hasiko da: URRUTIKOETXEA – ARANGUREN vs LASO – IMAZ

 Movistar Plus+ek igandero goizeko 11:00etan eskainiko ditu emankizunak VAMOS kanalean, eta astearteetan, arratsaldez, bigarren emanaldi bat eskeiniko du Canal Deportes Movistar Plus+ en. Gainera, zazpi egunez, edukiak U7D plataforman eskuragarri egongo dira kanal bakoitzean.

2024-07-04

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store