Martxoak 13: Errioxako Pilota Eguna Adarragan

Datorren martxoaren 13an Logroñoko Adarraga pilotalekuan izango da, Riojana Pilota Eguna. 20: 30ean hasiko den gure kirolaren festa honek bi topaketa handi izango ditu. Hasteko, Promozioko Binakako Txapelketako finalerdia, Peña II-Aranguren eta Zabala-Ruiz bikoteek jokatuko dutena. Ondoren, Victor eta Ibai Zabala Dario-Salaverriren aurka ariko dira.

Sarrerak martxoaren 4an jarriko dituzte salgai entradasfronton.com webgunean, 10 euro errebotean eta 20 euro kantxan. Horrez gain, pilotari federatuek eta eskolakoek doan izango dute sarrera frontoira, eta prezio berezia euren laguntzaileentzat.

Edozein kontsulta egiteko, bidali e-maila sarrerak@entradasfronton.com helbidera.

2020-05-15

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store