MAKARROIAK TXISTORRAREKIN IRUJORI AURRE EGITEKO

Asegareko finalistek prest daukate datorren igandeko finalari begira garatu behar duten estrategia.
Ointaz Bengoetxea zein Ruben Belokik hain garrantzitsu den finala jokatu baino lehen emango dituzten urratsak azaldu dituzte asegarce.com-en.
Oinatz goizeko hamar t´erdietan altxatuko da eta esnea zerealekin eta laranjazko zukua gosalduko du.
Hamaiketan mendi txango bat egingo du eta hamabi t´erdiak aldera herrira itzuliko da kotxea garbitzera. Badakizue, Atano III.a pilotalekuko aparleku-eskaparatea nolakoa den.
Ondoren dutxa hartu eta ordu bietan mahaira bere amak, Lurdes, prestatu duen bazkari ederra hartzera. Hasteko, makarroiak txistorra, tomate eta gazta gainerrearekin. Kirolari orok bezala pasta jan behar eta holako apaingarriekin izanez gero, askoz ere hobeto. Bigarrenez txahal zerra eta azkenburuko gisa yogurt freskagarri bat.
Hauxe izango da Leitzako aurrelari gaztea finalerako erabiliko duen erregaia. Arratsaldeko ordu bi eta laurdenetan bere BMW 330D dotorearen barruan Donostiarantz abaiatuko da Oinatz.

Lasaitze unea zure zazpi hilabetetako semetxoarekin

Oinatzen laguna goiztiarragoa omen dugu. Beloki goizeko bederatzietan jaikiko da eta honako gosari hau hartuko du: Cola-Cao mueslirekin, yogurt, fruitua eta laranjazko zukua. Gero ibilalditxo bat egingo du inguruetan hamaiketan berriro ere etxean izanen dela. Bertan lasai-lasai takoak prestatzeari ekingo dio eta ondoren dutxa eta bizarra kendu finalean eder-ederra agertzeko.
Guzti hau eginda tarte sakratu eta gozagarria: bere zazpi hilabetetako Imanol semetxoarekiko jolasaldia.
Ondoren berriz kalera ogia eta egunkaria erostera eta ordu batetan bazkaltzeko ordua. Rubenek tankera honetako jana hartuko du final egunean: Arto goxoa, patata egosia eta pastarekiko entsalada lehenengo plateran. Bigarren txandan oilasko edo solomoa plantxan eta postrerako platano bat eta yogurra.
Ordu bat eta erdietan lasaitze unea eta poltsa egin.
Ordubi eta laurdenetan bere Audi A6 erosoa hartu eta Donostiara joango da burlatarra.

2019-03-22

Azken albisteak

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store