LEIZAK BARRIOLA USTEKABEAN HARRAPATU ETA TXAPELKETATIK KANPOTATU DU

Leizak urrats haundi bat lortu du banakako txapelketan gaur Labriten Barriolari 7 eta 22 irabazi eta gero.
Partidu borobila egin du bizkaitarrak, pilota ederto astindu, frontiseko goikoaldea bilatu, sotamano bikainak defentsan, dejada onak eta Barriolaren eskubia bilatuz. Gainera sakeari etekin ona atera dio lemoarrak, batzu Barriolaren eskubira nahitanaiez botata. Sufritzen egon behar izan denean ondo egon da Iñigo.
Barriola partiduaren zatirik gehienean menpean egon da eta gainera eskubia izorratu zaio. Azken tantuetan ezkerrez erantzun behar izan dio sakeren bati. Abelek ezer gutxi egin ahal izan du arerioaren nagusitasunaren aurrean.
Leizak Olaizola I.aren kontra jokatuko du final zortzirenetan.

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store