LEIZA: “EDOZEIN GAUZA EMONGO NEUKE FINALEAN SARTZEAREN TRUKE”

Iñigo Leiza izugarruzko gogoekaz dabil egunotan datorren zapatuan Zornotzako Amorebieta IV pilotalekuko kantxan sartzeko. Orkatilaren bihurriketa ia ahaztuta dauka eta finalaurdenetan aurrera egiteko asmo trinkoa du berak eta Zearrak.
Asegarce.com beragaz mintzatu da eta hauxe kontatu deuskuna.

– Zelan orkatila?
Bueno, oraindik molestia txiki bat daukat baina hori normala da. Atzo ordu erdiz entrenamendua egin neban Zornotzan eta ondo sentitu nintzen. A tope aritu nintzen eta inongo arazorik ez nuen euki.

– Zer nolako tratamendua ipini deustuez?
Ultasonidoak, laser eta masaiak.

– Kantxara jauzi egiteko gogoekaz?
Pilo bat. Entrenamenduan kriston gogoekaz aritu nintzen eta zapatua noiz helduko denerako irrikitan nago.

Pilotaleku ona

– Gonzalez eta Pascual garaitu zenduezan frontoi honetan eta partida ona eginez. Baikorrak zarete?
Beno frontoia ona da guretzat. Pilota ez jatsu gainean etorten eta ondo dago. Heurentzat ere ez da txarra baina garrantzisuena guretzat ona izatea da.

– Nor da arriskutsuena, Xala ala Gonzalez?
Gonzalez serio dabil orain. Xala geldirik egon da baina pilotari arriskutsua da.

– Baina Gonzalezek ez eban partidu ona jokatu zuen kontra.
Bera eta Pascual nahiko irregularrak direz. Orain hobeto dabilz.

– Zer emongo zeunke finalean sartzearen truke?
Edozein gauza. Baina horretan ez da pentsatu behar. Guk finalaurrekketan sartzeko biharra egin behar dugu eta gero ikusi egin behar.

2019-03-22

Azken albisteak

Lasok berriro galdu du eta finalerdietarako txartela zaildu zaio

2026-10-24

Lasok berriro galdu du eta finalerdietarako txartela zaildu zaio

Lasok 22-13 galdu du Altuna III.aren aurka Donostian eta finalerdietatik urrunago dago, nahiz eta oraindik aukerak dituen. Iruñeko Labriten, Elordik 22-20 irabazi dio Ezkurdiari. Eta Serie Bn, Salaberriak Iruñean eta Bakaikoak Ataunen garaipena lortu dute.

P.Etxeberriak bigarren puntua eskuratu du final-laurdenetako ligan

2026-10-23

P.Etxeberriak bigarren puntua eskuratu du final-laurdenetako ligan

P.Etxeberriak 22-13 irabazi dio Muruari final-laurdenetako bigarren jardunaldiaren hasieran, Tafallan. Serie Bn, Amianok Eskiroz gainditu du.

Jakak Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-10-22

Jakak Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Erik Jaka akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Zabalak garaipenarekin itxi du 4 1/2 Eusko Label txapelketako final-laurdenetako lehen jardunaldia

2026-10-18

Zabalak garaipenarekin itxi du 4 1/2 Eusko Label txapelketako final-laurdenetako lehen jardunaldia

Zabalak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari final-laurdenetako ligako lehen jardunaldia itxi duen partida. 4 1/2 Serie B Txapelketan, Bakaikoak Eskirozi irabazi dio.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store