LAUTIK, LAU

Olaizola II.ak eta Beroizek beren laugarren puntua lortu dute Euskadi Goza ezazu Binakako Txapelketako finalaurdenetako ligan gaur Iruñeko Labrit pilotalekuan Bengoetxea VI.a eta Apraiz 22-9 menderatu ostean.

Gorriek partidu bikaina jokatu dute eta burutu dituzten ia jokaldi guztiak tantoak bihurtu dira.
Beroizek partidu osoan zehar Bengoetxea VI.ari airea kentzeaz gain, Apraizi bizkarra erakutsi dio.

Olaizola II.ak aldiz, une hauetan jokoz, gorenean dagoela argi utzi du eta 13 tantu lortu ditu jokaldietan.

Nahiz eta markadorea oso garbia izan, 481 pilotakadak eman dira, hots, urdinek ez dutela inolaz ere amore ematearen erakusgarria dela.

LAUTIK, LAU

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store