LAU ETA ERDIKO SANFERMINETAKO TORNEOA GAUR HASIKO DA

Gaur arratsaldean Patxi Ruizek eta Bengoetxea VI.ak 2006ko Lau eta Erdiko Sanferminetako Torneoari hasiera emango diote. Torneoaren lehenengo partida hau Zarautzeko Aritzbatalde pilotalekuan jokatuko da arratsaldeko 17etan hasiko den jaialdi baten barruan eta Tele 5eko Frontón saioan 17:50etatik aurrera emango dena.
Patxi Ruizek badaki zer den torneo hau irabaztea zeren 2004an txapela jantzi zuen Martinez de Irujori finalean 18 eta 22 irabazi ondoren.
Oinatz Bengoetxearentzat bigarren parte-hartzea torneo honetan izango da hau. Leitzako aurrelariak pasa den urteko lana hobetzen saiatuko da, orduan finalerdiraino iritsi zen Belokiri final-zortzirenetan 15 eta 22 eta Patxi Ruizi final-laurdenetan 12 eta 22 irabazi ondoren.

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store