Lau bikote Bost eta Erdiko Bizkaia Torneoaren tituluaren bila

Miren Josune Ariztondo Kulturako foru diputatuak binakako Bizkaia Txapelketaren hirugarren edizioko nondik norakoak jakinarazi ditu. Txapelketa 2014ko urriaren 4an eta 11n jokatuko da. Martínez de Irujo, Xala, Merino II eta Berasaluze II izango dira txapelketan parte hartuko duten pilotari profesionaletako batzuk. Edizio honetako berritasuna, Bizkaiko bikote biren presentzia izango da.

Bilbon, 2014ko irailaren 26an.- Urriaren 4an eta 11n jokatuko da Bizkaia Txapelketa binakako txapelketaren hirugarren edizioa, Bizkaia Frontoian; txapelketa 5 1/2ko modalitatean jokatuko da.
Miren Josune Ariztondo Kulturako foru diputatuak eman du txapelketaren nondik norakoen berri; harekin batera, torneoan parte hartuko duten pilotariak izan dira.

Parte hartuko duten bikoteak

Honela osatuko dira Bizkaia Txapelketaren III. edizioan parte hartuko duten bikoteak: Mtz de Irujo-Rezusta, Xala-Merino II, Berasaluze II-Ibai Zabala eta Urrutikoetxea-Aretxabaleta

Lehiaketa-sistema eta egutegia

Txapelketaren sistema, finalerdietako kanporaketa eta finala izango dira. Urriaren 4an jokatuko dira finalerdi biak. Finalerdietako lehenengoan, Berasaluze II- Ibai Zabala eta Urrutikoetxea-Aretxabaleta bikote bizkaitarrek jokatuko dute. Bigarrenean, berriz, Mtz de Irujo-Rezusta eta Xala-Merino II bikoteak arituko dira. Lehenengo partida 17:45ean hasiko da.
Urriaren 11n jokatuko da finala, finalerdietako irabazleen artean. Partida horren aurretik atariko beste bat jokatuko da (Ezkurdia-Cecilio Artola-Apraizen aurka), 17:30ean.

Txapelketako sarituen zerrenda

2012an egin zen 1. edizioa Titin III-Barriola bikoteak irabazi zuen.
2013an egin zen 2. edizioan, irabazleak Olaizola II-Merino II izan ziren.

Sarrerak saldu eta erostea

Sarrerak salgai daude jada, Asegarce eta Aspe pilota-enpresetan, eta prezio hauetan erosi ahal izango dira: 15 ¤, 20 ¤ eta 30 ¤, egun bietarako. Argibide gehiago behar izanez gero, kontsultatu frontoiaren web orrian,www.bizkaiafrontoia.com eta pilota-enpresen web orrian.
Pilotaren oinarrizko modalitatea sustatzeko, doako 700 sarrera banatuko dira egun bakoitzean, eskola-ume diren pilotarien artean. Bizkaiko Euskal Pilota Federazioak banatuko ditu gonbidapenak.

5 1/2ko txapelketa berritzailearen hirugarren edizio honekin, Bizkaia Frontoiak pilotazaleei partida interesgarriak eskaintzen jarraitzen du; ikuskizun paregabeaz gozatu ahal izango dute, eraikin paregabean. Halaber, euskal pilota sustatzen jarraitzen du.

2019-03-22

Azken albisteak

Senar-Lizeagak eta Salaberria-Bikuñak gainditu dituzte San Fermin Serie B Torneoko kanporaketak

2026-07-05

Senar-Lizeagak eta Salaberria-Bikuñak gainditu dituzte San Fermin Serie B Torneoko kanporaketak

Senar-Lizeagak 22-20 garaitu dituzte Amiano-Landa, eta Salaberria-Bikuñak 22-19 irabazi diete Elordi-Aldaberi Elgetan jokatutako kanporaketetan.

Lasok eta Altuna III.ak jokatuko dute 4 1/2 San Fermin Torneoaren finala

2026-07-04

Lasok eta Altuna III.ak jokatuko dute 4 1/2 San Fermin Torneoaren finala

Gaur gauean, Donostian, Lasok 22-6 irabazi dio Peña II.ari lehen finalerdian, eta Altuna III.ak 22-17 gainditu du Zabala bigarren finalerdian. Bi irabazleak astearte goizean lehiatuko dira Nafarroa Arenako finalean.

Donostiak 4 1/2 San Fermin Torneoko bi finalerdiak hartuko ditu ostiral honetan

2026-07-01

Donostiak 4 1/2 San Fermin Torneoko bi finalerdiak hartuko ditu ostiral honetan

Altuna III vs Zabala eta Laso vs Peña II partidetako irabazleek uztailaren 7ko finalerako txartela lortuko dute.

Senar-Ugartemendiak eta Murua-Lozak jokatuko dute I. Errioxa Zirkuituko finala

2026-06-28

Senar-Ugartemendiak eta Murua-Lozak jokatuko dute I. Errioxa Zirkuituko finala

Senar-Ugartemendiak 22-11 irabazi diete Amiano-Salaverri II.ari Santo Domingo de la Calzadako finalerdian, eta larunbatean Murua-Lozaren aurka jokatuko dute Logroñoko finala.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store