Lasok kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Unai Laso akordio batera iritsi dira euren arteko harremana 2030. urtera arte luzatzeko.

Unai Lasok sei urterako sinatu du, 2030eko abendura arte. 2016an debuta egin zuenetik, Lasok sei final jokatu ditu, hiru modalitateetan banatuta, eta bi txapel irabazi ditu. 2022an Buruz Buruko Txapelketa bereganatu zuen finalean Ezkurdiari irabazita. Eta 2024an P.Etxeberriaren aurkako final zirraragarri eta lehiatuan 4 1/2 Eusko Label Txapelketako txapela jantzi zuen Lasok.

20244 1/2 Eusko Label Txapelketako txapelduna
2024Buruz Buruko Txapelketako txapeldunordea
2023Binakako Txapelketako txapeldunordea
2022Binakako Txapelketako txapeldunordea
2022Buruz Buruko Txapelketako txapelduna
20214 1/2 Eusko Label Txapelketako txapeldunordea

Akordioa sinatu berritan, Unai Lasok esker oneko hitzak izan ditu: “Urte hauetan emaitza onak lortu ditut, sei final, bi txapel… Lan guzti horren emaitza da hau. Sei urterako sinatu dut, kontratu luzea da, kirol munduan sarritan ikusten ez dena, eta pozik nago. Eskertzekoa da nigan jarri duten konfiantza, eta orain lanean jarraitu beharra dago.”

Lasok kontratua berritu du Baikorekin

2025-01-27

Azken albisteak

Arangurenek kontratua berritu du Baikorekin

2026-06-01

Arangurenek kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Aitor Aranguren akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte bat luzatzeko.

Artola eta Dario lehenengo txapela irabazten saiatuko dira igandean

2026-05-27

Artola eta Dario lehenengo txapela irabazten saiatuko dira igandean

Artolarentzat bere bigarren buruz buruko finala izango da, eta Dariorentzat bere lehenengo final handia.

Lasok hirugarren postuan bukatu du Buruz Buruko Txapelketa

2026-05-24

Lasok hirugarren postuan bukatu du Buruz Buruko Txapelketa

Lasok 22-8 irabazi dio Larrazabali Tolosako Beotibarren jokatu duten 3. posturako partidan.

Amianok Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketa irabazi du

2026-05-23

Amianok Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketa irabazi du

Irundarrak 22-7 gainditu du Murua Iruñeko Labrit pilotalekuan, eta Buruz Buruko Serie Bko txapela jantzi du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store