Lasok eta Peña II.ak, Urrutikoetxea eta Bengoetxea VI.a ordezkatuko dituzte berriro

Lasok eta Peña II.ak Urrutikoetxearen eta Bengoetxea VI.aren tokia hartuko dute beste behin Masters CaixaBank txapelketan. Lasok eta Irribarriak Olaizola II-Zabaleta bikotearen aurka jokatuko dute larunbatean Urantzian, Nafarroan. Biak ala biak irabazteko gogo handiarekin irtengo dira frontoira, lehen bi jardunaldietan ez bait dute punturik lortu.

Peña II.a ordea hirugarren garaipenaren bila irtengo da Beotibarren, etxean, Martijarekin batera. Aurrez aurre izango dituzte egoera berean dauden Artola eta Rezusta, hauek ere bitik bi irabazi ondoren.

Urrutikoetxearen eta Bengoetxea VI.aren lesioei dagokienez, Zaratamoko aurrelariari proba medikoak egingo dizkiote aste honetan eta emaitzak onak badira, datorren astean jokatzeko prest egon daiteke. Oinatzen kasuan, Leitzakoa aste honetan hasiko da entrenatzen, hurrengo jardunaldirako prest egoteko. 

2020-07-06

Azken albisteak

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du
Jaka-Mariezkurrena II.ak Ezkurdia-Martijaren aurka jokatuko dute San Mateo Torneoko finala

Laso-Landak 22-19 galdu dute Ezkurdia-Martijaren aurka, eta San Mateo Torneoko finaletik kanpo geratu dira. Serie Bn, P.Etxeberria-Loza sailkatu dira.

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

2026-09-24

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

Jaka-Mariezkurrena II.ak 22-14 menderatu dituzte Larrazabal-Iztueta, eta finalerako txartela lortu dute. Serie Bn Elordi-Eskuza sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store