“LASAI ATERAKO NAIZ ETA AURRE EGINGO DIOT” DIO PATXI RUIZEK

Mtz. de Irujok eta Patxi Ruizek bat egin dute goizean Lizarrako Remontival pilotalekuan datorren ostiralean jokatuko duten Lau eta Erdiko Txapelketako final laurdenetako partiduko pilotak hautatzeko.

Asegarce.comek Lizarrako atzelariarekin hitz egin du eta hauexek dira beren hitzak.

Zapaldu hemen

Mtz. de Irujo: 105,8 eta 106,8 g.
Patxi Ruiz: 106,8 eta 106,2 g.

LARRAINTZARREN ERE BAI

Gonzalez eta Urrutikoetxea Larraintzargo Ultzama pilotalekuan izan dira arratsaldez ostiral honetan jokatuko duten EPELen Lau t´erdiko Txapelketako partidurako pilotak aukeratzeko.
Bereizketa egin eta gero Zaratamo pilotariak honako adierazpenak egin ditu asegarce.com-erako.

“Gustura geratu naiz pilotekin eta berarenak ere politak dira, agian batek pisu handiegia du baina orokorrean onak dira.
Pozik nago egiten ari naiz txapelketarekin. Zubieta eta Diaz gailendu ditut kostata eta txapeldunarekin aurka jokatzea saritzat jo dezaket. Pausuz pausu egin behar dira tankera honetako lehiaketak.
Bera da faboritoa, logikoa denez, baina ni nire jokoa egitera irtengo naiz eta nire aukerak izango ditut garaipena lortu ahal izateko.
Ea etxean zer esaten didateneko galderaren aurrean, esan behar dut gai horri buruz ez hitz egiten saiatzen garela urduritasuna sor daitekeelako, eta gainera horretarako nahikoa dugu partiduetan, entrenamenduetan, aldageletan eta mota horretako uneetan.”

Gonzalez: 106,8-106,8 g.
Urrutikoetxea: 106,106,9 g.

TITIN III.A ETA BERASALUZE VIII.A LABRITEN

Iruñeko Labriten ere aukeraketa izan da eta bertan Titin III.a eta Berasaluze VIII.a egon dira.
Bi aurrelariek antzeko sortak hautatu dituzte, nahiz eta errioxarrarenak apur bat biziagoak izan.
Arazorik ez da izan.

Titin III.a: 105,7-106,1 g.
Berasaluze VIII.a: 105,7-105,5 g.

2019-03-22

Azken albisteak

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

2026-10-31

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

Lasok 22-13 irabazi dio Zabalari Labriten, eta P.Etxeberriak 22-11 gainditu du Elordi Bizkaia Frontoian. Serie Bn, Amiano eta Zubizarreta IV.a finalerdietara sailkatu dira.

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

2026-10-30

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

Peña II.ak 22-15 galdu du Altuna III.aren aurka Tolosan final-laurdenetako hirugarren eta azken jardunaldian, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da.

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

2026-10-25

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

Gaur arratsaldean Logroñoko Adarragan Zabalaren aurka galdu eta gero, final-laurdenetako azken jardunaldian garaipena lortu beharko du Altuna III.aren aurka 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietara sailkatzeko. Serie Bn, Zubizarreta III.ak irabazi egin dio Rekalderi, eta finalerdietarako txartela lortu du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store