LARUNBAT HONETAN JAIALDI BAT IZANGO DA IRUÑEKO LABRITEN

Iruñeko Labrit pilotalekua jaialdi baten eskenatokia bihurtuko da larunbat honetan, izan ere 17:00 etatik aurrera bi neurketa jokatuko dira.

Lehendabizikoan Urrutikoetxeak eta Otxandorenak Lemuno eta Mendizabal II.ari aurre egingo diete.
Partidu nagusia erakargarria da oso Bengoetxea VI.ak eta Belokik Olaetxea eta Beroizen aurka jokatuko baitute.

Bestalde esan larunbatean ere NITROko FRONTON programa Burgoseko Lavaderos pilotalekuan izango dela. 18:00 etatik aurrera Olaizola I.ak eta Arretxe II.ak jokatuko duten San Fermin lau eta erdiko Txapelketako partida eta jarraian izango den Olaizola II.a-Albisu Vs. Berasaluze VIII.a-Patxi Ruiz neurketak eskainiko ditu zuzenean.
Pilotazaleek interneten bidez ere ikusi ahal izango dituzte. Hemen zapaldu.

ASEGARCEKO KONZENTRAZIOA LEKEITION
Urtero bezala Asegarce enpresako kide guztiak konzentrazioan izango dira eta aurten Lekeitio Aisia hotelean bilduko dira.

Bilera honetan enpresako pilotari, teknikari eta zuzendaritza izango dira pilotalekuetako girotik atera, komunikazioa landu eta erabateko ez den atsedenaz disfrutatzeko helburuarekin.

Egonaldi honetan frontoi saio arinak egiteaz gain talasoterapiaz ere disfrutatu ahal izango dute yacuzzy, saunak eta masaiak daude eta.
Gainera giro ederra dagoenez zenbait ekitaldi bereziak sortzen dira halaber futbol partiduak, estropadak …

Konzentrazioa 20an hasiko da eta 23an bukatuko da.

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store