Larunbat honetan hasiko da Buruz Buruko 2022 Promozio Txapelketa

• Txapelketa asteburu honetan hasi eta maiatzaren 21ean amaituko da Labriteko finalarekin
• Larrazabal, Alberdi II, Zubizarreta III, Bakaikoa edo Alberdi (aurrekanporaketa), Zabala, Salaberria, Elordi eta Egiguren V.a txapela irabazten saiatuko dira
• Lehiaketa final-laurdenetako liga batekin hasiko dute, eta ondoren, finalerdiak eta finala jokatuko dituzte

Portugalete, 2022ko martxoaren 29a

Buruz Buruko Promozio Txapelketa irabazten saiatuko diren pilotarien zerrenda eman dute ezagutzera gaur goizean egindako aurkezpenean. Baiko Pilotako lau ordezkari eta Aspeko beste lau ahaleginduko dira maiatzaren 21eko finalean txapela janzten.

 Portugaleteko Puente Colgante Boutique hotelean egin da aurkezpena, eta pilotariek Bizkaia Zubiaren goiko pasarelan egin dute Txapelketaren aurkezpen argazkia.

Asteburu honetan bertan jokatuko dituzte final-laurdenetako ligako aurreneko partidak. Larunbatean Larrazabalek eta Egiguren V.ak estreinatuko dute lehiaketa Amurrion eta egun berean, Albelda de Ireguan jokatuko dute Zabalak eta Alberdi II.ak.
Beste lau ordezkariek hurrengo asteburuan ekingo diote lehiaketari.

Aurreneko jardunaldiko jaialdietarako sarrerak entradasfronton webgunean eskuratu daitezke jadanik.

2022-03-29

Azken albisteak

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du
Jaka-Mariezkurrena II.ak Ezkurdia-Martijaren aurka jokatuko dute San Mateo Torneoko finala

Laso-Landak 22-19 galdu dute Ezkurdia-Martijaren aurka, eta San Mateo Torneoko finaletik kanpo geratu dira. Serie Bn, P.Etxeberria-Loza sailkatu dira.

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

2026-09-24

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

Jaka-Mariezkurrena II.ak 22-14 menderatu dituzte Larrazabal-Iztueta, eta finalerako txartela lortu dute. Serie Bn Elordi-Eskuza sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store