Mikel Urrutikoetxeak min du oraindik ezker sorbaldan eta ez du igande honetan Binakako Txapelketako partida jokatuko Bizkaia Frontoian.
Zaratamoko aurrelariak fisioterapia-tratamenduan jarraitzen du, ezker sorbaldako eskapula azpiko lesio muskulu-tendinosoa dela eta.
Larrazabalek hartuko du Urrutikoetxearen lekua igande honetan Bizkaia Frontoian Albisurekin batera, Elordi-Zabaletaren aurka jokatzeko 17:00etan hasiko den pilota jaialdian.
Ander Imazen kasuan, oiartzuarrak min du oraindik eskuin eskuan eta ez du larunbat honetan Binakako Txapelketako partida jokatuko Labriten.
Eskirozek ordezkatuko du Imaz larunbat honetan Labriten Lasorekin batera, P.Etxeberria-Rezusta bikotearen aurka jokatzeko 17:15ean hasiko den pilota jaiadian.
2023-02-13
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA