KOKA ETA ZEARRAK OLAIZOLA II.A ETA LASA III USTEKABEAN MENDERATU DITUZTE

Koka -Xalaren ordezko gisa- eta Zearrak ustekabea eman dute San Mateoko torneoan eta Olaizola II.a eta Lasa III.a 20-22 menderatuz.
Partidu gogor batetan eta presio barik jokatuz Kokak neurketa borobila egin du txapeldunari aurpegia erakutsiz eta erremateak bilatuz. Atzean Zearra bikain bat euki du donostiarrak; Oier kolpearen bidez izan ez den arren pilotari norabidea emanez eta adore aparta erakutsiz Lasa III.a baino gehiago izan da eta erabakiorra gertatu da urdinen garaipena lortzeko.
Olaizola II.ak lanean jardutzeko nahia erakutsi du baina apur bat presioak jota ezin du bere benetako jokua atera 9-16tik 18-17ra pasatu ahal izateko bera protagonista izan bada ere.
Lasa III.a betiko mailan aritu da baina Zearra bera baino gehiago izan da.

2019-03-22

Azken albisteak

Lasok final-laurdenetako lehenengo partida galdu du

2026-04-11

Lasok 22-16 galdu du Altuna III.aren aurka Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen partida. Serie Bn, Egiguren V.ak Agirreri irabazi dio, eta Muruak Senarri.

Larrazabalek garaipenarekin ekin dio final-laurdenetako ligari

2026-04-11

Larrazabalek garaipenarekin ekin dio final-laurdenetako ligari

Larrazabalek 22-17 irabazi dio Artolari Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenen hasieran Azkoitian. Serie Bn Rekaldek 22-15 garaitu du Alberdi II.a.

Jaka final-laurdenetan izango da

2026-04-05

Jaka final-laurdenetan izango da

Jakak 22-21 irabazi dio Ezkurdiari Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenen azken jardunaldian, eta hurrengo fasean izango da. Serie Bn, Amianok 22-5 gainditu du Aldabe.

Peña II.a Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetara sailkatu da

2026-04-04

Peña II.a Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetara sailkatu da

Peña II.ak 22-20 irabazi dio P.Etxeberriari Zarautzen eta final-laurdenetako ligarako sailkatu da. Bakaikoak 22-5 galdu du Zabalaren aurka Logroñon eta txapelketatik kanpo geratu da. Serie Bn Zubizarreta III.a eta Alberdi II.a sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store