JULIAN RETEGI OLAIZOLA II.AREN BOTILEROA IZANGO DA

Egun berean bere anaia Asierrek Bizkaiko Mañari herrian partidua jokatu behar duenez, Aimar Olaizolak Julian Retegiri eskatu dio datorren igandean Xalaren kontrako finalerdian bere botileroa izateko.
Aimarrek joan den astelehenean Beloki lagun zuela Atano III.ean entrenamendua egiten ari zela luzatu zion eskaera Asegaceko kirol burua denari.
Honela, historiako Eskuz Banaka txapela gehien lortu duen kirolaria Aimarren ondoan izango da partidu berezietan hain garrantzitsuak diren aholkuak irteten diren aulkitxoan.

JULIAN RETEGI OLAIZOLA II.AREN BOTILEROA IZANGO DA

2019-03-22

Egun berean bere anaia Asierrek Bizkaiko Mañari herrian partidua jokatu behar duenez, Aimar Olaizolak Julian Retegiri eskatu dio datorren igandean Xalaren kontrako finalerdian bere botileroa izateko.
Aimarrek joan den astelehenean Beloki lagun zuela Atano III.ean entrenamendua egiten ari zela luzatu zion eskaera Asegaceko kirol burua denari.
Honela, historiako Eskuz Banaka txapela gehien lortu duen kirolaria Aimarren ondoan izango da partidu berezietan hain garrantzitsuak diren aholkuak irteten diren aulkitxoan.


Azken albisteak

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

2026-10-31

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

Lasok 22-13 irabazi dio Zabalari Labriten, eta P.Etxeberriak 22-11 gainditu du Elordi Bizkaia Frontoian. Serie Bn, Amiano eta Zubizarreta IV.a finalerdietara sailkatu dira.

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

2026-10-30

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

Peña II.ak 22-15 galdu du Altuna III.aren aurka Tolosan final-laurdenetako hirugarren eta azken jardunaldian, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da.

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

2026-10-25

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

Gaur arratsaldean Logroñoko Adarragan Zabalaren aurka galdu eta gero, final-laurdenetako azken jardunaldian garaipena lortu beharko du Altuna III.aren aurka 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietara sailkatzeko. Serie Bn, Zubizarreta III.ak irabazi egin dio Rekalderi, eta finalerdietarako txartela lortu du.

Lasok berriro galdu du eta finalerdietarako txartela zaildu zaio

2026-10-24

Lasok berriro galdu du eta finalerdietarako txartela zaildu zaio

Lasok 22-13 galdu du Altuna III.aren aurka Donostian eta finalerdietatik urrunago dago, nahiz eta oraindik aukerak dituen. Iruñeko Labriten, Elordik 22-20 irabazi dio Ezkurdiari. Eta Serie Bn, Salaberriak Iruñean eta Bakaikoak Ataunen garaipena lortu dute.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store