JULIAN RETEGI: “EUREK FABORITOAK DIRA BAINA GU HIL EDO BIZI IRTENGO GARA”

EPELeko binakako txapelketako finalerdiak aurrean dirala Asegarceko kirol gerentea den Julian Retegik beren bikoteek Iruñan eta Eibarren zer nolako panorama topatuko duten argi ikusten du “Aspeko bikoetak bete-betekoak dira . Bi norgehiagoketan guk garaipena lortzea zaila ikusten dut. Iruñan Titin III.a eta Barriola faborito agertzen dira baina gure bikotean Belokiren esperientziarekin kontatu behar da. Gainera Rubenek ondo jakingo du Bengoetxea VIa.ren gaztetasun oldartsua dosifikatu eta aldi batera aprobetxatzen”.

Eibarko lehia apur bar ezberdina izango da Retegiren ustez, partehartzaileak bereziak direlako “Eibarren edozein gauza gerta daiteke. Joku era ezberdinak dira Irujo eta Olaizola I.arenak. Juanek erraz bukatzen ditu tantuak eta Asierrek bere kolpe bortitzaz hausten du jokua. Atzean bi pilotariek oso maila ona eman dute txapelketan zehar agian Zearra pixka bat hobeago egon delarik. Hala eta guztiz ere neurketa honetan ere faboritotzat jotzen dut Aspeko bikotea”.

Lehia gutxi aurretik

Estadistikak begiratuta Titin III.a eta Bengoetxea VI.a behin izan dira aurrez aurre eta errioxarra atera da garaile. 2004ko Sanmateotako torneoan izan zen eta Lasa III.arekin batera Bengoetxea VI.a eta Beloki 22-18 emaitzaz mende hartu zuen Augustok.
Beloki eta Barriolak 2003-04 denboralditik hona behin bakarrik neurtu dituzte indarrak eta bertan Burlatarra gertatu zen garaile. 2004ko binakako txapelketan izan zen Iscarren jokatutako partidan eta han Olaizola II.a eta Beloki 22 eta 8az gailendu ziren Capellan eta Barriolaren kontra.

2019-03-22

Azken albisteak

Laso-Iztuetak eta Artola-Mariezkurrena II.ak puntu berri bana lortu dute Binakako Txapelketako hirugarren jardunaldiaren hasieran

2024-12-14

Laso-Iztuetak 22-5 irabazi diete Larrazabal-Albisuri Amorebieta-Etxanon eta hirugarren garaipena lortu dute hiru partidatan. Artola-Mariezkurrena II.ak 22-14 gainditu dituzte Jaka-Imaz Urretxun eta bigarren puntua bereganatu dute.

Binakako Txapelketako hirugarren jardunaldia hasiko da gaur

2024-12-13

Binakako Txapelketako hirugarren jardunaldia hasiko da gaur

Amorebieta-Etxanok eta Urretxuk ostiralean, Iruñeak larunbatean, eta Bartzelonak igandean Binakako Txapelketako jardunaldi berri bat hartuko dute asteburu honetan

Artola kantxetara itzuliko da eta Larrazabalek Peña II.a ordezkatuko du asteburuan

2024-12-10

Artola kantxetara itzuliko da eta Larrazabalek Peña II.a ordezkatuko du asteburuan

Iñaki Artola, giharretako haustura sendatuta, kantxetara itzuliko da asteburu honetan, Peña II.ak ordea ezker eskua minduta du eta ez du jokatuko

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak lehen garaipena lortu dute Binakako Txapelketan

2024-12-09

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak lehen garaipena lortu dute Binakako Txapelketan

22-21 irabazi diete Peña II-Albisuri Tolosako Beotibarren azken txanpan partida iraulita

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Google Play App Baiko en Apple Store

App Baiko en Apple Store