Irailaren 4an jokatuko dute Urduñan gaur bertan behera geratu den pilota jaialdia

Euri jasaren ondorioz gaur arratsaldean Urduñan bertan behera geratu den pilota jaialdia irailaren 4an jokatuko dute, 19:30etik aurrera, eta gaurko erositako sarrera berarekin sartu ahal izango da.

Urduñan izandako euri jasaren ondorioz, ura sartu da frontoira, eta bertan behera utzi behar izan dute jokatzen ari ziren pilota jaialdia. Ezkurdia-Albisu eta Peña II-Zabaleta bikoteek gaur arratsaldean jokatzekoak ziren CaixaBank Masterseko partida irailaren 4an jokatuko dute. Larrazabal-Morgaetxebarria vs Senar-Ugartemendia partidak emango dio hasiera jaialdiari asteazkenean arratsaldeko 19:30etik aurrera. Gaurko erositako sarrerek egun horretarako balioko dute.

2024-08-31

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store