Iñaki Artolak Buruz Buruko finala ez jokatzeko erabakia hartu du

Azken unera arte ahalegindu bada ere, Alegiako aurrelariak erabaki du, ez dagoela igande honetan Buruz Buruko finala jokatzeko moduan.

Artolak lesio muskularra izan zuen dortsal zabalean eskuin sorbaldaren atzealdean eta hori dela eta finala aste bat atzeratzea eskatu zuen, araudiak hala baimenduta.

Lesioa gainditu nahian, Baikoko pilotariak fisioterapia eta tratamendu mediku ezberdinak jaso ditu egun hauetan, baina erabakia gehiago atzeratzeko aukerarik gabe, gaur eguerdian, Iñaki Artolak Buruz Buruko finala ez jokatzeko erabakia hartu du.

Hala ere, kazetariei egindako adierazpenetan “guzti honetatik indartuta aterako naiz” adierazi du Artolak.

2021-06-16

Azken albisteak

Apirilaren 30ean jarriko dira salgai 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak

2026-04-28

Apirilaren 30ean jarriko dira salgai 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak

Ostegun honetan, apirilaren 30ean, eguerdiko 14:00etatik aurrera, jarriko dira salgai Nafarroa Arenan maiatzaren 31n jokatuko den 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak.

Larrazabalek galdu egin du Zabalaren aurka eta azken jardunaldian argituko da dena

2026-04-26

Larrazabalek galdu egin du Zabalaren aurka eta azken jardunaldian argituko da dena

Larrazabalek 22-17 galdu du Zabalaren aurka Bilboko Deportivon, eta B multzoko pilotari guztiek Buruz Buruko Txapelketako finalerdietarako aukerei eusten diete.

Artolak sufritutako garaipena lortu du

2026-04-25

Artolak sufritutako garaipena lortu du

Artolak 22-19 gainditu du Peña II.a Durangon, eta lehenengo puntua eskuratu du.

Amianok eta Zubizarreta III.ak garaipena eskuratu dute Buruz Buruko Serie B Txapelketan

2026-04-25

Amianok eta Zubizarreta III.ak garaipena eskuratu dute Buruz Buruko Serie B Txapelketan

Amianok 22-17 irabazi dio Muruari Arrasaten, eta Zubizarreta III.ak 22-11 gainditu du Senar Ataunen. Garaipen honekin, Amianok finalerdietara sailkatzea lortu du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store