Imazek eskuko mina gainditu du, eta ostiralean Amorebieta-Etxanon izango da

Lesioaren ondorioz Binakako Txapelketako sailkapen ligako azken hiru jardunaldiak jokatu ezinda egon ondoren, Ander Imazek eskuin eskuan zuen mina gainditu du, eta ostiralean Amorebieta-Etxanoko Amorebieta IV pilotalekuan izango da Lasorekin batera, P.Etxeberria-Rezusta bikotearen aurka jokatzeko gaueko 22:15ean hasiko den playoffeko partidan.

Oiartzungo atzelariak gaur eguerdian Zumaian egin duen azken proban normaltasunez entrenatu du eta ostiralean jokatzeko erabakia hartu du.

Zubizarreta III.a ere jokatzeko prest

Aurrelari ataundarrak eskuin eskuko 3. atzamarreko falange distala hautsi zuen urtarrilaren 28an Bilboko Bizkaia Frontoia pilotalekuan jokatu zuen Binakako Promozio Txapelketako partidan. Lesioa gaindituta, Zubizarreta III.ak Uriondorekin batera jokatuko du ostiral honetan Amorebieta-Etxanon Alberdi-Salaverri II.aren aurka, jaialdia itxiko duen partidan.

2023-02-28

Azken albisteak

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du
Jaka-Mariezkurrena II.ak Ezkurdia-Martijaren aurka jokatuko dute San Mateo Torneoko finala

Laso-Landak 22-19 galdu dute Ezkurdia-Martijaren aurka, eta San Mateo Torneoko finaletik kanpo geratu dira. Serie Bn, P.Etxeberria-Loza sailkatu dira.

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

2026-09-24

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

Jaka-Mariezkurrena II.ak 22-14 menderatu dituzte Larrazabal-Iztueta, eta finalerako txartela lortu dute. Serie Bn Elordi-Eskuza sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store