Imazek Aranguren ordezkatuko du Donostia Hiria Torneoan

Arangurenek fisura bat du ezker eskuko laugarren atzamarrean, eta Imazek ordezkatuko du Donostia Hiria Torneoan.

Arangurenek pilotakada bat jaso zuen ezker eskuan atzo Bizkaia Frontoian jokatutako partidan, eta ondoren egindako proba medikoen arabera, fisura bat du ezker eskuko laugarren atzamarreko bigarren falangean.

Aginagarra Donostia Hiria Torneoa jokatzekoa zen abuztuaren 30ean Peña II.arekin batera Jaka-Mariezkurrena II.aren aurka, baina bere lekua Imazek hartuko du.

Imazek Aranguren ordezkatuko du Donostia Hiria Torneoan

2023-08-25

Arangurenek fisura bat du ezker eskuko laugarren atzamarrean, eta Imazek ordezkatuko du Donostia Hiria Torneoan.

Arangurenek pilotakada bat jaso zuen ezker eskuan atzo Bizkaia Frontoian jokatutako partidan, eta ondoren egindako proba medikoen arabera, fisura bat du ezker eskuko laugarren atzamarreko bigarren falangean.

Aginagarra Donostia Hiria Torneoa jokatzekoa zen abuztuaren 30ean Peña II.arekin batera Jaka-Mariezkurrena II.aren aurka, baina bere lekua Imazek hartuko du.


Azken albisteak

P.Etxeberriak garaipenarekin ekin dio 4 1/2 Eusko Label Txapelketari

2026-10-17

P.Etxeberriak garaipenarekin ekin dio 4 1/2 Eusko Label Txapelketari

P.Etxeberriak 22-19 irabazi dio Ezkurdiari Amorebieta-Etxanon jokatu den final-laurdenetako ligako lehen partidan. Serie Bn Rekaldek eta Zubizarretak Apezetxea II.ari eta Amianori irabazi diete hurrenez hurren.

Peña II.ak lortu du azken txartela

2026-10-12

Peña II.ak lortu du azken txartela

Peña II.ak 22-4 gainditu du Artola Tolosan eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako liga jokatuko du. Serie Bn Eskiroz sailkatu da.

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

2026-10-11

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

Senarrek 22-10 galdu du min hartuta zegoen Darioren tokia bete duen Muruaren aurka Lekunberrin, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako ligatik kanpo geratu da.

Laso final-laurdenetan izango da

2026-10-10

Laso final-laurdenetan izango da

Lasok 22-10 gainditu du Jaka Iruñeko Labriten jokatutako final-zortzirenetako kanporaketan. Serie Bn, Salaberriak Egiguren V.a kanporatu du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store